Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Festa batzordeak erreleboa eskatu du Nuarbeko jaiek jarrai dezaten

Azken hogei urteetan lagun talde berdina ari da antolatzeko lanetan

Aurtengo egitarauaren baitan, Mutrikuko Herri Kirol Taldeak eskainiko dituen Iparralde jokoak dira nagusi

Nuarbe auzoko Trinidade festetan herriko hiru gaztek taberna jarriko dute.argazkia: k.f.

kristina fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

azpeitia. Nuarbe, Azpeitia eta Beizamako udalerriek partekatzen duten auzoa da, eta 50 pertsona inguru bizi dira bertan. Asteburu honetan Trinidade jaiak ospatuko dituzte eta Patxi Landa auzokide eta festa batzordeko kidearen ustez, festen antolakuntzan erreleborik izan ezean, galdu egingo diren jaiak izan daitezke.

"Azken hogei urteetan gazte talde berdina gara Nuarbeko festak antolatzen gabiltzanak, baina dagoeneko 30 eta 40 urte inguru ditugu denok eta, gazteen aldetik erreleborik ez bada, Trinidadeak amaitu daitezkeen jaiak direla uste dut", esan zuen Nuarbeko festetako antolatzaileetako bat den Landak.

Nahiz eta edozein festa antolatzea "nahiko erraza" dela onartu, auzo txiki bateko jaiek arazoak aurki-tzen dituztela dio Landak, batik bat diru aldetik: "Berez, oso erraza izaten da ekitaldiak antolatzea, urtero ekitaldi antzekoak kontratatzen dira, musika eta herri kirolak izaten dira nagusi. Baina finantziazio aldetik aurkitzen ditugu traba gehienak".

Azpeitia eta Beizamako Udalen aldetik diru laguntzak jasotzen dituzte, baina festak guztiz ordain-tzeko nahikoa ez dela ziurtatzen du. "Horregatik, orain arte, auzoko elkarteak bere lokala uzten zuen, guk han taberna bat izateko festek irauten zuten bitartean. Baina aurten ez egitea erabaki dugu, taberna mantendu ahal izateko 30 eta 40 pertsona inguru behar dira lan egiteko, eta ehun biztanlera iristen ez den Nuarbe bezalako auzo batean oso zaila da hainbeste pertsona aurkitzea", kexatu zen Landa.

Hala ere, asteburu honetan hasiko diren Trinidade jaietan taberna ireki egingo da, izan ere, auzoko hiru gaztek beren esku hartuko dute eta bildutako diru guztia beraientzat izango da. "Nahiz eta guk ez dugun aurtengo tabernarekin zerikusirik, oso ondo irudi-tzen zaigu mantentzea. Nuarben ez dago tabernarik, eta festetan beharrezkoa izaten da kanpotik etortzen den pertsonak kontutan hartzen badira", adierazi zuen Landa nuarbetarrak.

ohiturei eutsiz Nuarbeko festak ohiturekin jarraitzen saiatzen direla esan du Patxi Landak eta, honela, urteroko afari herrikoia ez dela faltako aurreratu du. Festak larunbat iluntzeko afariarekin hasiko dira, orduan ehun lagun inguru bilduko direla pentsatzen dute antolatzaileek. Afaria eguraldiaren arabera lekuz aldatuko dute, modu honetan, euria egingo balu Zimitario edota Eliz atarian egingo liteke, eguraldi onarekin, aldiz, auzoko plazan. Afariaren ondoren, Kupela talde azkoitiarrak bere azken diskoa aurkeztuko du Nuarben eta goizalderarte arituko da. Baratxuri zopa jan ondoren amaituko da lehenengo eguneko jaia.

Igandean, Azpeitiko udal musika bandaren emanaldiarekin esnatuko da auzoa 12.30ean eta, ondoren, 13.30ean, dantza bikoteen ikuskizuna izango da plazan Izarraitz txistulari taldearen lagun-tzarekin. Baina, hala ere, Patxi Landaren ustez, arratsaldean, Mutrikuko Herri Kirol Taldeak eskainiko duen jaialdia izango da Trinidadeetako ekintzarik nabarmenena: "Iparraldeko jokoak izango dira bertan, lasto fardoak eramatean eta gurdiei bueltak ematean datza besteak beste. Ikuskizun polita izango da eta, gainera, lehenengo aldiz izango ditugu auzoan". Ilunabarrean, aldiz, Izer eta Alabier trikitilarien eskutik erromeria ospatuko da.

Astelehenean amaituko dira festak eta egun horretan umeentzako jolasak eta txokolatada izango dira arratsaldean. Gauean, berriro ere, erromeria izango da. "Azken urteetan umeentzat ekitaldiak antola-tzen saiatu gara, pailazoak, jokoak edo beste zerbait. Eta aurten jolasak eta txokolate jana egitea otu zaigu", azaldu zuen Landak.

Garai batean sokamuturra ere antolatzen zutela gogoratu nahi izan du nuarbetarrak, baina badira urte batzuk kendu beharra izan zutela: "Gauez ateratzen zen zezena, baina gaur egun zorrotzagoak dira segurtasun neurriekin eta ezinezkoa izango litzateke baimena lortzea".

Larunbatetik aurrera hiru eguneko festetan sartuko dira nuarbetarrak, baina jende berria sartu edo etorri ezean azken urtea izan liteke hau antolatzaileek adierazi dutenez: "Izan ere jende gutxi etortzen da, batik bat bertakoak eta Urrestillakoak".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
DANIEL INNERARITY
Premio Eusko-Ikaskuntza Caja Laboral 2008
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Auzoko festak ohiturekin jarraitzen saiatzen dira eta urteroko afari herrikoia ez da aurten ere faltako
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |