Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

XXIV. Euskal Antzerki Topaketetarako 35 kartel proposamen aurkeztu dira

Irabazlearen izena erakusketako ikusleek emandako botoekin erabakiko da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

azpeitia. Datorren udazkenean XXIV. Euskal Antzerki Topaketak ospatuko dira urtero bezala Azpeitian eta Udalak topaketetako kartela erabakitzeko lehiaketa jarri zuen abian, maiatzaren 2tik ekainaren 2ra bitartean. Epe honen barruan, guztira 35 proposamen aurkeztu dira eta orain Betharram ikastetxeko aretoan erakusgai jarriko dira, bertaratzen diren ikusleek euren botoekin erabaki dezaten zein izango den hurrengo Antzerki Topaketetako irudi nagusia.

"Aurtengo lehiaketa honetara aurkeztu diren kartelen erakusketa herritar guztientzat zabaldu eta Ikuslegoaren Saria bultzatu nahi du Udalak, aurten 35 bat lan izango ditugularik lehiaketa honetan", adierazi zuen Aitor Gorrotxategi Udal Kultura eta Hezkuntza Ba-tzordeburuak.

Betharrameko aretoan egingo den erakusketa aurrera eraman ahal izateko Azpeitiko Arte eta Diseinu Zentroko lagun- tza izan du Udalak eta 2006ko ekainaren 12tik 25era bitartean egongo da zabalik. Ordutegia, berriz, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara izango da, eta larunbata eta igandeetan eguerdiko 12.00etatik arratsaldeko 14.00etara.

Betharramen kokaturiko erakusketara hurbiltzen diren herritarrek boto bana eman ahal izango dute beren kartel gustukoena zein den esateko eta, uztailean, irabazlearen izena jakinaraziko dela aurreratu du Udalak momenturako sortuko den epaimahai baten bidez. XXIV. Euskal Antzerki Topaketetako kartel garaileak, 900 euro jasoko ditu saritzat.

Erabakia, Azpeitiko herritarren esku egongo da ekainaren 12an hasi eta 25era bitartean. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |