|

Elutsako aisialdirako gune berriaren ikuspegia.argazkia: m.s.s.
anoeta. Anoetako Udala uda sasoirako aisialdirako gune bat atontzen ari da antzinako ur biltegia koka-tzen zen eremuan, Elutsa gunean. Lursail guztia berreskuratu eta atontzen ari dira eta aisialdirako ekipamendua eta altzariak jarriko dituzte. Ideien finkapena eta garapena pasa den urtean hasi zen eta egitasmoa uda honetarako bukatua egongo da.
Udalak azken urtean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako negoziazioen ondoren, azkenean, foru erakundea izango da elementu guztiak eskuratzeko eta ezartzeko aurrekontuari aurre egingo diona. Guztira, 14.900 euroko aurrekontua beharrezkoa izango da. Ondoren, Anoetako Udalak mantentze lanen ardura hartuko du.
Udalak berreskuratu duen lur-zoruak 350 metro koadroko zabalera du. Ur biltegi berria eraiki ondoren, pasa den urtera arte antzinako biltegia zegoen lekua erabilpenik gabe geratu zen. Anoetatik gertu dagoen eremua da eta eskaintzen duen ikuspegiarengatik nabarmentzen den gunea berreskuratzea pentsatu zuen Udalak. "Hasiera batean Zakardi izena hartzen zuen guneak, baina orain Elutsa izena hartuko du", adierazi zuen Fidel Azpiroz Anoetako alkateak.
Eremu guztian ezartzen ari diren elementuek zurezko tratamendua dute eta egoera metereologiko desberdinei aurre egiteko prest daude, ingurune naturalari egokitzen direlarik. Zurezko mahaiak, eserlekuak, iturri bat, erretegia, haurrek jolasteko tramankuluak, zurezko tratamendua duten hesiak, bi lizar, landare igokariak eta ekipamendu guztia konektatuko duen zurezko tratamendua duen bidea izango ditu aisialdirako gune berriak.
Honez gain, eremuak izango du diseinu aldetik bereizgarri bat: ekipamendua lotzen duen zurezko bideak bizikleta baten gainean dagoen txirrindularia irudikatuko du. Bizikletaren koadroa eta urkilak zurezko bidea osatuko dute. Mahaiak eserlekuaren eta eskutokiaren lekuan egongo dira. Bi lizarrek gurpilen ardatzak ordezkatuko dituzte. Haur jolasen balan-tzinak, aldiz, txirrinduaren pedalak izango dira. Bi jarleku txirrindulariaren bizkarrezurrean joango dira eta iturria ur bidoia kokatzen den lekuan jarriko da. Horrela, bizikletaren eta txirrindulariaren pieza osatuko dute elementuek. "Herriarekin harreman handia du txirrinduak eta, horregatik, pentsatu genuen irudi hori egitea", gehitu zuen alkateak.
Informazio panel bat ere izango du guneak. Altzari eta ekipamendu guztia konektatuko duen bide sareak, guztira 100 metro lineal izango ditu. Proiektuaren arabera, eskailera batzuk ezarriko dira goiko eremura sarbidea izateko eta bertan eserleku batzuk atonduko dira paisaiaz gozatzeko.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |