Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Udalbatzak Lezoko elkarteen diru laguntzak arautzeko hastapeneko testua onartu du

Ordenantzak diruaren kontrola bermatuko du

Osoko Bilkura publikorik gabe egin zen, Lezoren Aldek 'Apartheid'aren aurkako pankartak atera ondoren

Lezoren Aldeko kideak pankartekin, atzo, Udaletxean egin zen bilkuran.argazkia: a.m.

aitziber muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

lezo. Lezoko Udalbatzak diru laguntzak emateko eta kudeatzeko ordenantza arautzailearen hastapeneko irizpen edo diktamina onartu zuen atzo aho batez.

Ohiko Batzarrean hartutako behin-behineko adostasuna indarrean sar-tzen denean, herriko elkarteek laguntzak eskatzeko erregistro batean izena eman eta egindako gastua egiaztatu beharko dute. Ordenantza horrek diru publikoaren kontrola bermatzea du helburu.

Hurrengo pausoa, testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratzea da. Hilabete bat egongo da jendaurrean, nahi duenak alegazioak jar ditzan.

Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, Udalbatzak behin betiko adostuko du dokumentua eta berriro GAOn argitaratzen denean, indarrean sartuko da.

Ordenantza hau 2003. urteko Estatu mailako lege baten egokitzapena da. Errenterian irizpen hau iaz onartu zuten eta elkarte gehienen desadostasuna jaso du Ogasunean alta ematea eskatzen duelako.

Lezoren kasuan, 2.000 eurotik gorako laguntza ekonomikoentzako exijituko da bakarrik azaldutako baldintza. Kopuru hori baino beheragoko emarientzat, nahikoa da kide batek elkartearen izenean diru laguntza eskatzea Ogasunarekin zorrik ez duela egiaztatzen duen aitorpena sinatu ondoren.

'Apartheid' Irizpen horren adostasuna publikorik gabe egin zuten, alkateak eta gainontzeko talde politikoek horrela erabaki zutelako arteoan sortutako tirabira baten ondorioz.

Bilkuraren hasieran Lezoren Alde legez kanpoko plataformako kide den Aitor Sarasolak Kepa Garbizu alkateari beraien mozioa zergatik ez zuten gai zerrendan sartu galdetu zion. Mozioak apartheid aren (ezker abertzalearen legez kanpoko egoera) gaia jorratzen zuen.

Garbizuk erantzun zuen mozioak bilkuran talde politikoen babesik ez zuela jaso. Orduan, plataformako hiru kideek apartheid a salatzen zuten pankartak atera zituzten. Jaso ez zituztenez, publikoa eta kazetariak aretotik irtenarazi eta Udalbatza ateak itxita egin zuten.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCiclismo
ARMSTRONG
El estadounidense anuncia su presencia en el Giro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |