Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aizkorriko birarako 400 mendizale espero dituzte Beasainen

ekainaren 18an izango da hamabi orduko martxa eta izena emateko epea zabalik dago 15era arte

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

beasain. Datorren astean, ekainaren 18an, III. Azkorriko Bira ospatuko da Aizkorri mendizale elkarteak antolatuta. Izena emateko epea hilaren 15era arte egongo da zabalik. Aurreko edizioan, duela bi urte, 300 lagunek hartu zuten parte. Aurten 400 inguru espero dituzte antolatzaileek.

Proba Euskal Mendizale Federazioak prestatzen duen iraupen luzeko mendi-ibilaldien koparako baliagarria da. Ibilbideak 52 kilometro ditu eta 2.000 metroko gorabeherak.

Irteera mendizale elkarteak Arana kalean duen egoitzatik egingo da, 6.00etan. Ugartemendi auzorantz egingo du eta, hortik, Olaberriara igoko da. Oiarbide dorretxetik Arantzamendi eta Lizarrabe eta Unanibeko mendi lepoetatik Etxegarateko portu gainera jarraitzen du ibilbideak. N-I errepide nagusia zeharkatu ondoren Otzaurtera iristea da hurrengo pausoa.

Beundera doan pista segituz Añabaso mendira igo eta San Adriango koba zeharkatuko dute mendizaleek. Kalbariora eta Aizkorrira igo, Urbiako bidetik Andraizko pasabidera eta Ormaioiko mendi tontorrera egingo da ondoren.

Zeraingo bidea eta pista berria hartuz, Barbaris auzotik Zegama eta Zerain lotzen dituen errepidera ailegatuko da bira. Segurako Santa Engrazia, Idiazabalgo Urbizu, Beasaingo Errezkarate eta Antzizar kiroldegia dira azken kilometroetako helburuak.

arauak Parte-hartzaileek arautegi bat jarraitu beharko dute. Ingurua zaintzea da lehenengoa. Era berean, denek txarteletan azalduko diren kontrol guneetatik pasatu beharko dute, txartela zigilatu ahal izateko.

Probaren iraupena hamabi ordu ingurukoa da, baina hamalau ordu igaro arte ez da azken kontrola itxiko. Kontuan izan behar da proba hau ez dela lasterketa, beraz, ez da sailkapenik izango. Parte-hartzaile guztiei oroigarri bana emango zaie.

Antolatzaileek ibilbidean zehar osasun zaintza eta ura eta janaria emateko guneak prestatuko ditu. Amaieran, masaje emaileak eta dutxak eskura izango dituzte kirolariek. Gainera, aurreko egunetik Beasainen izan nahi dutenentzat Loinazpe ikastetxean lo egiteko tokia izango dute. Norberak bere lo-zakua ekarri beharko du.

Izen-ematea posta elektronikoz egin daiteke info@aizkorrime.org helbidean, www.aizkorrime.org gunean edo elkartean bertan. Euskadiko Kutxako 3035.0017.19. 017007351.4 kontu zenbakian zortzi euro sartu behar dira. Irteera egunean ordaintzekotan, hamar euro kobratuko dira. >a.i.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Arauen artean lehenengoa ingurua zaintzea da eta lasterketa ez denez, ez da sailkapenik izango
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |