|

Larunbatean saria jaso zuten irabazle nagusiak.
"S ORPRESA polita izan zen". Zubiri-Manteo ikastetxeko Karmele Mitxelena azken astean unibertsitatera sartzeko hautaprobak egiteko ikasten lanpetuta zegoen, Koldo Mitxelena Eskolarteko Literatur Lehiaketako saridunetako bat izan zela jakin zuenean. "Horrelako sari bat irabazten dudan lehenengo aldia da", kontatu zuen, pozik.
Mitxelenak 16 eta 18 urte artekoen kategorian bertso sailari zegokion sari nagusia jaso zuen pasa den larunbatean, Kursaaleko aretoan eta 700 pertsonaren aurrean ospatu zuten ekitaldian. Urteak daramatza bertso eskolan eta bestelako lehiaketetan parte hartzen, eta orain zein ikasketa egingo dituen pentsatzen ari den arren, bertsotan jarraituko duela behintzat garbi dauka.
Ikastetxe berean ari da Amaia Elizalde ere, bere gutunarengatik saria jaso duena. "Mutil batek egunero ikusten duen neskari idazten dion karta idatzi nuen, neskak mutilari gustatzen zaionik ez dakiela". Elizalde ere hautaprobak egiten hasi zen atzo eta filologiaren bat egiteko asmotan dabil etorkizunera begira, "idazten jarraitzeko".
Irabazleen artean beste urteetako eskarmentua zuenik ere bazegoen. Zurriola ikastetxeko Itziar Navarro, esaterako. "Baina aurten olerkiarekin saiatu nintzen lehenengo aldia zen eta sari nagusia ere ez nuen inoiz lortu", azaldu du donostiar gazteak. 14 eta 16 urte artekoen kategorian aurkeztu zuen lana: "Mutil batek, bat-batean, aita ez zela benetan bere aita jakiten du ama hiltzear daukala eta horri buruzko olerkia zen", kontatu du Navarrok. Zein alorretako Batxilergoa ikasiko duen erabaki behar du orain: "Letrak aukeratuko ditut, seguru".
Hirurek idaztea gustuko dutela diote eta lehiaketan esku hartu duen ikasle kopurua ikusita, Donostian literaturak etorkizunik baduela esan daiteke. Zehazki, 28 ikastetxetako 1.285 ikaslek hartu dute parte, eta batek baino gehiagok kategoria bat baino gehiagotan gainera.
Guztira, Koldo Mitxelena Donostiako Eskolarteko Lehiaketaren XVII. edizio honetan, epaimahaiko kideek 1.449 lan irakurri dituzte eta guztien maila eta kalitatea azpimarratu nahi izan dute, komiki, olerki, ipuin, gutun zein bertso kategorietan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |