|

andoain. Ondare historikoa errekuperatzeaz arduratzen den Andoaingo Burdina taldeak Goiburu auzoko Ortzaika karobia desestali du. Landaretzaz estalia zegoen eta 20 pertsonek osatutako auzolandegiak galtzina-labea agerian uzteko txukunketa lanak egin ditu. Landaretza ebaki dute Burdinako kideek eta, horrela, lanaren lehenengo fasea burutu dute. Bigarren pausoa prestatzen ari dira orain. Azken lan hori labea piztea eta martxan jartzea izango da eta taldearen helburua aurten burutzea izango da.
Andoaingo Udalak, tabernek, dendek eta enpresek beren laguntza eman dute Ortzaikako karobiko lana aurrera atera ahal izateko eta Burdinako arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete horiei guztiei.
Hurrengo auzolandegia Ameraungo brigada etxearen berreskuratze-lana izango da. Ekainaren 16an eta 17an egingo dute eta arduradunek jakinarazi dutenez, boluntarioak behar dituzte. Interesa dutenek 618 758234 (Jaione) eta 699 487683 (Xabier) zenbakietara deitu dezakete. >a.h.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |