
Ikasle talde bat hautaprobetako lehen azterketa egiten, Ibaetako kanpusetako geletako batean.
"a URREKOEK egin duten bezala, hauek ere pasako dute". Iruzkin hori egiten zuen atzo irakasle lazkaotar beterano batek bere ikasleak zegokien gelara zihoazen bitartean. Haien aurpegi eta jokamoldeei begiratuz gero, baina, ez zirudien hitz horiekin kontsolatuta sentitu zirenik. Izan ere, "urduritasuna" eta "bukatzeko gogoa" azaltzen zuten atzo hautaprobak edo selektibitatea egiten hasi ziren ikasle gehienek.
Guztira, 2.814 gaztek -1.922 euskaraz eta 892 gazteleraz- ekin zieten Gipuzkoan unibertsitaterako sarbide bezala balio duten azterketa horiei. Euskal Autonomia Erkidego osoan Batxilergoko bigarren urteko 8.049 ikaslek arratsaldeko 16.00etan jarrita zuten hitzordua; horietako askok, Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen kanpusean eta Eibarko Ingeniari-tza Teknikorako Unibertsitate Eskolan.
15.30
Ikasleak iristen hasi dira
Hautaprobak hasteko ordu erdi falta zela, EHUk Ibaetan dituen fakultateen inguruko belardiak gaztez beteta zeuden jada. Batzuk zigarroari sutsuki tiraka, beste asko lurrean lasai eserita... Hori bai, gehienak urduri.
Txantxaren bat edo beste eginez tentsio giroa hautsi nahi zuenik ere bazen. Hortan ari ziren Beasaingo Txindoki Institutuko Josu, Aitor eta Aritz. "Galderei erantzungo ote diegun? Zureei bai, baina azterketan aurkituko ditugunei ez, ziur aski", adierazi zion kazetariari Josuk, irribarretsu. "Lehenbiziko proba 16.00etan daukagu, baina horrek ez gaitu gehiegi kezkatzen. Okerrena bigarrena izango da, 18.00etakoa. Filo -Filosofia- ikasgai zailenetakoa da!!", esan zuen ondotik Aitorrek.
Handik ez oso urrutik, Nekane Zalakain irakasle oiartzuarra ikasleei azkeneko gomendioak ematen ari zen. "Gaur izaten da beraien-tzat egunik zailena, baina okerrena hasi artekoa izaten da", azpimarratu zuen. Dena den, bere ustez, hautaproba "pasatu beharreko trantzea" izaten da guztientzat.
15.45
Gero eta gertuago
Ikasleak azterketa geletara igotzen hasi ziren garaian, Ibaetako Ignacio María Barriola eraikuntzako kafetegian oraindik mugimendu apur bat nabari zen. "Freskagarriak ari dira eskatzen gehienbat, kafe gehiegi ez", baieztatu zuen Atilano zerbitzariak. Kas naranja bat eskuetan zuela, alai zebilen Erika ikasle azpeitiarra: "Ez du merezi urduri jartzeak!"
Bien bitartean, gazteak Barriolako ikasgeletara igotzen ari ziren -bertan kokatu dituzte aurtengo hautaprobetan Gipuzkoan dauden hamairu epaimahaietatik lau-. Ikasle Abertzaleak taldeak hautaproben aurkako jarrera azaltzeko ezarritako Espainiako bandera erraldoi baten azpitik igaro behar izan zuten guztiek; "Bienvenidos a la selectividad" (Ongietorri hautaprobetara) irakur zitekeen bertan.
16.00
'Lengua', besterik ez munduan
Ordua baino bost bat minutu lehenago, ikasleak geletara sartu eta zegokien tokietan eseri ziren. Hura oinetako dardarizoa, hura arkatzari kosk egin beharra. Lehen erantzun beharreko galdera: izena eta abizena. Urduritasunak eraginda, bazen horretarako ere dudan zegoenik. "Non jarri behar da?", galdetzen zion neskato batek ondoko lagunari.
"Ixiltasuna, mesedez!", eskatu zuen irakasleetako batek minutu batzuk beranduago. "Ordu eta erdi daukazue lehen azterketa egiteko. Hemendik aurrera, faborez, bakoi-tza berera", gaineratu zuen. Oraindik ikasleek kezkaren bat edo beste azaltzen zuten: "Hemen hasi behar da idazten?" galdetu zuen batek. Lehen proban Lengua y literatura aztergai. Eta amaitu zutenean, oraindik beste sei burutzeke, ostirala bitartean.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |