
ORDEZKARI sindikalak ohartu ziren, duela bi aste inguru, datorren ikasturteko zerrendatan ez zegoela Angiozarko eskolako lanpostuak beteko zuen irakaslerik. Harrituta, Bergarako auzoko eskola txikira deitu eta berria bertakoei eman zieten. Berehala, Angiozarko guraso eta irakasleek eskolari azken egunak gelditzen zitzaizkiola ohartu ziren eta, birritan pentsatu gabe, mugimenduei ekin zieten.
Oñatin egin dugu topo angiozartarrekin, Gipuzkoako beste eskola txiki batzuetako bozeramaileekin batera. Angiozarko Eskolako Guraso Elkarteko kide Mila Egurenek azaldutakoaren arabera, "delegaziotik ez digute ezer esan, baina badakigu gure eskola itxi egingo dutela, Aginaga eta Zeraingo eskola txikiei ere azken abisua eman diete baina urte bateko epea eskaini diete, guk, aldiz, ez daukagu aukerarik". Ildo honetan, Jaurlaritzak eman dituen arrazoien inguruan mintzo da Eguren. "Ixtea arrazoi pedagogikoei jarraituz burutu behar dutela esan digute, baina guk badakigu benetako zergatia ekonomikoa dela".
Egun, Angiozarko eskolan bederatzi haur daude eta bi irakaslek egiten dute lan bertan. "Eskola txikien ereduan sinesten dugu, eskola txikien emaitzak hor daudelako. Gainera, auzo eta herri txikiak bizirik nahi baditugu, ezinbestekoa da horiek eskola edukitzea, horrela jasotzen du Jaurlaritzak berak, Lurraldeko Zatikako Plan Partzialetan: 150 biztanletik gorako biztanle gune guztiek badutela eskola eta beste zerbitzu batzuk edukitzeko eskubidea", azaldu du angiozartarrak.
aldarrikapenak
Biziraupenaren beharra
Angiozar auzotik ez ezik, Gipuzkoako beste herri batzuetatik ere Oñatira bertaratu dira, euren eskubideak aldarrikatzeko asmoz. "Erakundeetako ordezkariek ez zuten uste mobilizatuko ginatekeenik, baina hemen gaude, ozen eta garbi esateko eskola txikiak bizirik iraun behar dutela. Herriko gazteak auzoan gelditzea lortu da, kanpoko bikote gazteak ere etorri dira eta etxe zaharrak berritzeaz gain, berriak eraikitzen ari dira", dio Egurenek. "Eskola ixten bada, bi urtetik gorako guztiek egun osoa auzotik kanpo pasatzera behartuko dituzte, modu honetan, nola integratuko dira auzoan?", gaineratzen du angiozartarrak.
Gaur egun, 27 eskola txiki daude Gipuzkoan eta bertara 1.000 ikasle inguru abiatzen dira egunero. Txikienak Aginaga, Angiozar, Zerain eta Zubietako eskolak dira. Handienak, aldiz, Aiako Lardizabal eta Berastegiko eskola. 1998 urtean eraikitako Altzokoa eta 2004ean Abaltzisketan sortutakoa dira berrienak.
Herriko eskola bakarra dena kontsideratzen da eskola txikia, D ereduari eusten dio eta nekazal eremuan kokatzen da, 1.000 biztanle baino gutxiago dituzten auzo edo herrietan.
Hilaren 11n Eskola Txikien Jaia egingo da Igeldon eta 28an Eskola Txikien II Topaketak burutuko dira Durangon.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |