Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Zubian

por Agustín Arrieta

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

1 Atsoa oheratu da, soinean kamisoi luzea eta zuria daramala. Argia itzali egin du. Telebista piztu ahala, bolumena guztiz jaitsi du. Orduan ausartu da esatera, 'bihar zugandik urruntzen saiatuko naiz. Bada garaia, ezta?' Logela mutu geratu da. Tarteka telebistatik datozen koloreek gela osoa argitzen dute, zerbaitek eztanda egingo balu bezala, gela barruan ekaitza egingo balu bezala. 'Bihar saiatuko naiz'. Telebista amatatu egin du.

2 Oheratu da. Telebista piztu eta berriketan hasi da. "Kalera atera naiz, eta eliza ondoko zubitxo estuan geratu naiz. Emakume bat sartu da zubian. 'Ni armiarma, bera eulia', pentsatu dut. Nire parean jarri denean, 'zurekin mintzatu nahi dut' esan diot. Oso irribarretsu begiratu dit eta joan da, ezer esan gabe. Geroago, mutikote bat agertu da zubian. 'Zurekin mintzatu nahi dut'. Erantzun dit, 'barkatu, presaka nabil'. Erantzun horrek itxaropena eman dit, begitandu baitzait benetan ari zela, zintzoa zela. Gizon heldua etorri da. 'Zurekin mintzatu nahi dut'. Ez dit begiratu ere egin, bertan ez banengo bezala jarraitu du. Mingarria izan da. Etxera itzuli naiz. Dena den, bihar saiatuko naiz berriro."

Eta gau-mahaitxoko argazkian agertzen den agureari begi-keinua egin dio. 'Bihar saiatuko naiz'. Ekaitza amatatu du, eta ohe erdi hutsean geratu da isil-isilik.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |