Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

beitiaren omenezko bazkaria gaur aizpurutxon

Parte hartzaileak 14.00etan elkartuko dira auzoko pilotalekuan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zumarraga. Gaur, Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxak 10 edizio bete dituela ospatzeko, bazkari herrikoia egingo da Aizpurutxon. Parte hartzaileak 14.00etan elkartuko dira eta Beitia zenari omenaldi xumea eskainiko diote.

Horretaz gain, bertsolarien eta trikitilarien saioak izango dira eta 10. ediziorako sortutako Askoz gertuago kanta aurkeztuko da. Aizpurutxotik Urretxu-Zumarragara oinez itzuliko dira, baina autobusa hartu nahi dutenek 17.05ean eta 19.05ean izango dute aukera.

Ostadar Mendi Taldeak, bazkariaren antolaketan laguntzeaz gain, mendi ibilaldia prestatu du datorren astebururako. Mendizaleak Aragoiko Pirinioetara joango dira, asteburu pasa, ekainaren 10ean. Irteera 6.00etan izango da, Zumarragako elizatik.

Egun horretan, datorren larunbatean, Portalet mendatetik abiatuta, 2.363 metroko altuera duen Canal Roya eta 2.279 metroko Astun igoko dituzte. Gaua Canfranc-en pasa ondoren, igandean Yebra de Basara joango dira. Bertatik, Santa Orosia ermitatik pasata, Oturia mendia igoko dute. Ibilaldia Olivan herrian emango dute bukatutzat.

Irteeran parte hartzeko, Ostadarrek Iparragirre kalean, KZ Gunearen gainean, duen egoitzara joan behar da (astearte, ostegun edo ostiralean, 20.00etatik 21.00etara) edo 943723385 telefono zenbakira deitu eta mezua utzi. >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |