|

Iurgi Zabaleta eta Iñigo Epelde, Eztuk taldekoak, Urrestillako lokalean entseatzen.argazkia: uztarria
"E Z da berria izango azpeitiarrentzat, Urrestilla aldean badela bertako musika taldeek euren zaletasunak jorratzeko aukera duten lokalen bat. Baina inork gutxik jakingo du benetan nolako mugimendua dagoen han". Modu honetan hasten da Asier Sustaeta azpeitiarrak atzo aurkeztu zuen Urrestillako musika taldeak liburua. Eta hori izan du helburu liburua idazteko orduan, Urrestillako lokalaren historia ezagutzera ematea: "Badira dagoeneko hamasei urte musika taldeentzat entsegu lokala abian jarri zela, baina herrian jende askok bertako istorioak eta taldeak ez zituela ezagutzen ohartu nintzen".
Asier Sustaeta, Nazkau ez! taldeko abeslariaren hasierako asmoa ez zen ordea liburu bat idaztea, DVD bat egitea baizik, Urrestillako lokaleko taldeen ikus-en-tzunezko artxiboaren arduraduna baita: "Bideo kamera batekin nire taldeko irudiak hartzen hasi nin-tzen eta, bide batez, beste taldeenak ere bai. Horrez gain, Urrestillako artxibo bat osatzen joan nahi nuen, baina talde zaharren irudiak eskuratzea oso zaila zela ikusi eta liburua idazten hasi nin-tzen".
Hala ere, eta DVDaren ideia hura atera ez bazitzaion ere, liburu honen osagarri gisa, gaur egungo musika taldeen irudien lana argitaratzen saiatuko dela aurreratu du: "Datarik gabe ordea. DVDa modan dagoen formatua da gaur egun eta egokiagoa ikusten dut. Ni egiten saiatuko naiz, ea gero zerbait irteten zaidan".
Zailtasunak ere izan ditu Asier Sustaeta azpeitiarrak liburua egiterako orduan, izan ere, idazten jartzen zen lehenengo aldia zen. Non sartzen zen ez zekiela onartu duen arren, oso gustura dago azken emaitzarekin: "Ez nekien non sartzen ari nintzen, azken finean kapritxo bat besterik ez zen eta ez nuen uste horren urruti iritsiko nintzenik".
Idatzitakoaren zuzenketak Enekoitz Esnaola Uztarria Kultur Koordinakundeko kideak egin ditu eta, Sustaetaren esanetan, testua aberastu egin du, hizkuntza formalagoa emanez eta sinonimoak sartuz.
Idazteaz gain ordea, liburua argitaratzeak ere lanak erakarri zizkion hasiera batetan, hura kaleratzeko dauden bideak edo tresnak ez baitzituen ezagutzen. "Uztarria ezagutzen nuen eta banekien aurretik beste lan batzuk argitaratuak zituela. Bestalde, Azpeitiko Udalera jo nuen diru laguntzak eskatzera eta han Uztarria eta Enekoitz Esnaolarekin jarri ninduten harremanetan,Urrestillako musika taldeak kaleratzeko aukera emanez horrela", gogoratzen du Sustaetak.
Emaitza 121 orrialdeko liburua da eta, bertan, Urrestillako entsegu lokalak jasan dituen aldaketez gain, hamasei urte hauetan bildu dituen musika talde desberdin guztien istorio eta argazkiak jaso-tzen ditu, hasierako Signakulum virginitatis, Zikupa edo Eztuk taldeak eta oraingo 12 tribu, Ezinean edo Tiobibo, besteak beste. Oso gustura sentitzen da Sustaeta eginiko lanarekin: "Hasiera batetan niretzako bakarrik izango zen lana zen baina harrera ona izan zezakeela ikusi nuen eta orain liburu bat argitaratzeko puntura iristea niretzat asko izan da".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |