Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

ibon huarte, euskadiko gipuzkoar aurresku txapelduna

"Sari hau urte askotako lanaren emaitza da"

Ibon Huarte, irabazi berri duen garaikurrarekin.argazkia: iker azurmendi

joseba imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Sei bat urterekin hasi omen zen dantzan Ibon Huarte, Txantxos izeneko kanta baten babesean. 21 urterekin lortu du txapela janztea.

Lehiaketa garrantzitsua da aurresku txapelketa. ¿Sari hau jasotzeak alaitasun berezia eragiten al du?

Kristoren poza ematen du. Aurreko bi urteetan bigarren geratu nintzen, eta gogoan neukan aurrera pauso bat gehiago emateko.

Dantza egiteko modua perfekzionatzeak lan handia suposatzen al du?

Dedikazioa eskatzen du, bai. Izan ere, ez da txapelketarako presta-tzea bakarrik; urteak daramatzagu asko entseatzen. Eta saria urte hauen guztien emaitza bezala har dezakegu.

Aurtengo txapelketan aldaketa ugari egon dira. Zer moduz sentitu zara molde berriekin?

Dantzaria azterketa bat egiten balego bezala ez sentitzea nahi zuten antolatzaileek, eta formatu honekin lortu dute giro lasaiago bat sortzea. Baina telebista ere han zegoen, eta horrek ez du asko laguntzen. Lehen aldia da horrelako formatua erabili dutena lehiaketa honetan eta, normala den bezala, badaude hobetzeko puntuak.

Nondik datorkizu afizio hau?

Bi arreba zaharrago ditut, eta haiek dantza egiten zuten. Gurasoek txikitatik bide hori jarraitzera animatu ninduten. Hasi eta giroa gustatu zitzaidan, kirola egiten nuen, eta horregatik aurrera egin dugu.

Esan liteke zure jaioterrian, Errenterian, dantzari 'kantera' joria daukazuela.

Lan asko egiten da eta urtetako kontua da. Orain gu gaude, baina jende asko egon da aurretik ere asko saiatu dena. Horren ondorioa da gaur egun hainbeste dantzari egotea.

Zerk bultzatzen du 21 urteko gazte bat zaletasun honetan buru-belarri jardutera?

Dantza gustatu egiten zait. Gainera, taldeko giroan ere disfrutatu egiten du batek. Bestalde, gure kulturaren alde ere zerbait egiten dugunaren sentsazioa daukat. Alde horretatik ere, polita iruditzen zait.

Aspaldian ari dira dantza-taldeak beren helburuak aztertzen. Aurreskua, adibidez, betiko moldea da. Berrikuntza ala tradizioa, zein bide hartu behar luke etorkizunak?

Bi arlo jorratu behar dira: bai tradizionala, bai gu saiatzen ari garena, dantzari beste ikutu bat ematea. Bestela, beti formazio berdinak eta arropa berdinak erabiliz... azkenik jendea aspertu egiten da. Baina tradiziozko moldeak ere ez dira galdu behar, horiek direlako gure sustraiak eta gure kultura. Baina aireberritzeko ikuskizun berriak ongi etortzen dira.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCiclismo
ARMSTRONG
El estadounidense anuncia su presencia en el Giro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
"Gure kulturaren alde zerbait egiten dugunaren sentsazioa daukat eta hori polita iruditzen zait"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |