|

urretxu. Ostiral honetan, 15.00etan, Gipuzkoako Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa jokatuko da Pagoeta antzokian. Hasteko, bertsopaper lehiaketa izango da. Ondoren, 16.00etatik aurrera, bat-bateko saioak jokatuko dira. Urola Garaiko bertsolari askok parte hartuko dute ostiraleko saioan. Sarrera doan izango da.
Bat-bateko atalean, hamalau urte artekoen artean, urretxuar eta zumarragarrez osatutako bi talde izango dira. Batean, Maialen Akizu, Jone Alberdi eta Ane Agirre Idiazabalgo Joseba Agirrezabalarekin batera arituko dira. Bestean, Jon Ander Campos, Iker Azpeitia, Mikel Iturrioz, Amaia Iturrioz eta Edurne Plazaola arituko dira. Hamalau eta hemezortzi urte bitartekoen artean ere Urola Garaiko bertsolariak izango dira: Manex Mantxola urretxuarra eta Julen Agirreburualde legazpiarra. Onenek ekainaren 2an Oiartzunen jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.
Urretxu-Zumarragako bertso eskolako irakaslea den Antton Fernandezek bat-batean arituko diren bi taldeek lan txukuna egingo dutela uste du. "Biek dute finalera pasatzeko aukera. Oso talde orekatuak eta onak dira. Mantxolak, berriz, lehenengoz kantatuko du hamalau eta hemezortzi urte artekoen mailan".
Honek ere lan ona egitea ez litzateke harritzekoa, bertso eskolakoak gogor ari baitira lanean. "Azken hilabete honetan, Goierriko eta Urretxuko-Zumarragako eskoletako kideak ostiralero elkartu gara".
Larunbatean, Legazpiko bertso eskolakoak ere izan ziren. "Zumarragako Urtubi elkartean afaria egin genuen, Goierriko, Urretxu-Zumarragako eta Legazpiko bertso eskoletako haurrek, gurasoek eta irakasleok".
Antton Fernandez umetatik da bertso eskolako kidea eta egungoa bezain garai oparorik ez duela ezagutu dio. "Haur asko daude, gustura etortzen dira eta lan asko egiten dute. Gainera, katea ez da eten: urtero jende berria etortzen da".
Horretaz gain, txapelketetan emaitza bikainak lortu dituzte. Azken bi urteotan Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi dute beren kategorian eta bertsopaperetan ere sari mordoxka lortu dituzte. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |