|

alegia. Alegiako Udalak bigarrenez jarriko du martxan Kirol Astea. Gaur hasi eta igandera bitarte hainbat ekintza eta ekitaldi antolatu dituzte, beti ere kirolarekin harremana dutenak.
Gaur hasiko dira, beraz, ekitaldiak eta hitzaldi batekin jarriko dituzte martxan jardunaldiak. Iluntzeko 19.45ean, Kirola nola eginbizkarra hondatu gabe hitzaldia eskainiko du Michel Marmier bizkarrezurreko espezialistak kultur etxean.
Biharko ez dute ekitaldirik iragarri, baina ostegunean proiekzioa egingo dute. Ángel Cuerdo abenturazaleak Mongolia zaldiz izena daraman dokumentala eskainiko du eta ondoren galderak egiteko aukera izango dute bertaratutakoek. 19.30ean izango da hitzordua ostegunean.
Ostiralean, arratsaldeko 18.00etan, kirola egiteko parada izango da eta bere bizitasunean gozatzeko aukera. Izan ere, Intxurre Pilota Eskolako partaideen pilota partidak izango dira herriko frontoian. Ondoren, 7e pasa Pilota txapelketako finalaren errebantxa jokatuko da.
Asteburuan sartuta, larunbatean goizeko 11.30ean, gynkana egingo dute herriko plazan. Horren ostean, iluntzeko 21.00ak aldera, denboraldi bukaerako afaria egingo dute Intxurre kirol elkarteko kideek eta zahagiardoa sagardoarekin dastatuko dute. Igandean, 8.30ean, mendi irteera egingo dute Zartagiaren kobazulora, guarda etxera. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |