Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Oiartzungo Musika Eskolak ikasturte bukaera ospatuko du bost kontzerturekin

Ekitaldi garrantzitsuena larunbatean ospatuko da ibargaingo ikasle guztien parte-hartzearekin

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

OIARTZUN. Urtero bezala, Ibargain Musika Eskolak maiatzean kon-tzertuak antolatu ditu ikasturte bukaera ospatzeko.

Ekitaldi hauen helburua, ikasleek publiko aurrean jotzen ikas dezaten eta beren musika lanak Musika Eskolatik kanpo entzun daitezen da.

Kontzertuak bihar hasiko dira Udaletxeko Areto Nagusian. 15.15ean gaztetxoek lehenengo kon-tzertua eskainiko dute. Elizalde eta Haurtzaroko ikastetxeetako sei eta zortzi urte bitarteko ikasleentzat zuzenduta dago. Bertan, lau eta hamar urte bitarteko ikasleak arituko dira biolin, txelo, gitarra, harpa, zeharkako flauta, klarinete, tronpeta, akordeoi, piano eta perkusio erakusketa eginez. Guztira, 25 partaide izango dira. 19.30ean, leku berean, bakarlari, bikote eta kamara taldeen txanda izango da. 45 musikari arituko dira.

Ostiralean, ordutegi berean, gaztetxoei zuzendutako bigarren kon-tzertua entzuteko aukera izango da. Ekitaldi hauetako partaideak hamabi urtetik gorako ikasleak izango dira. Besteak beste, aurtengo martxoan Donostian izandako nazioarteko piano lehiaketako partaideak bertan arituko dira.

Azkenik, larunbatean, 19.00etan Elorsoro Polikiroldegian, kontzertu jaialdia antolatu dute. Ibargain Musika Eskolako maila guztietako instrumentu eta abesbatza taldeak, Elizalde Herri Eskola eta Haurtzaro Ikastolako sei eta zortzi urte bitarteko ikasleak, Haurtzaro Dan-tza taldea eta Oiartzungo batukada taldea parte hartuko dute.

Ibargain Musika Eskolak oiar-tzuar guztiak gonbidatu ditu erakustaldi hauetara. >a.M.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |