|

ordizia. Argi Berri Elkarteak Udalaren laguntzarekin XV. Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa antolatu du. Lanak uztailaren 1a baino lehen bidali behar dira eta sariak irailaren 10ean emango dituzte, Euskal Jaien baitan.
Lehiaketa hiru mailatan banatu dute: gaztetxoena, hamahiru urte artekoena; gazteena, hamalau eta 18 urte artekoena; eta 1987an edo aurretik jaiotakoena.
Gaztetxoen mailan, parte-har-tzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez bi eta gehienez lau izango dira. Neurria eta doinua libreak dira, eta gaia amaitzera doan ikasturtea izango da.
Gazte eta helduen mailetan parte-hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak, berriz, gutxienez zortzi eta gehienez hamabi izango dira. Gaia, doinua eta neurria libreak dira.
Hiru sari daude maila bakoitzeko, hiru bertsopaper onenentzat. Gaztetxoentzat, 200, 100 eta 50 euro; gazteentzat 300, 200 eta 100; eta helduentzat 500, 400 eta 300 euro.
Bertso guztiek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Originala eta lau kopia bidaliko dira, izenordez bakarrik sinatuta, helbide honetara: Argi Berri Elkartea (Lazkao-Txiki Bertsopaper Lehiaketa), Gipuzkoa Kalea 15-behea, 20240 Ordizia.
Informazio gehiagorako 649 011262 telefono zenbakira dei daiteke. >a.i.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |