|

arrasate. Besaide Mendi elkarteak, ohiturari jarraituz, mendi hamabostaldia martxan jarriko du datozen egunotan. Gaur hasi eta datorren ekainaren 2ra arte hainbat diapositiba emanaldi eskainiko ditu, Monterron jauregian, arratsaldeko 19.30etik aurrera.
Gaur Josune Bereziarturen momentu onenak izeneko emanaldiarekin gozatzeko aukera izango dute ekitaldira gerturatuko direnek. Maiatzaren 26an, aldiz, Agurtzane Azkargorta, Oier Sarasua, Iban Okina, Aitor Gartzia eta Urtzi Axperen Laos Iparra bizikletaz diapositibak izango dira protagonista nagusia; maiatzaren 30an, Arkaitz Erkiagaren Iberiar Penintsulari itzuliaKayakean izango da ikusgai eta, ekainaren 2an, Panpi Olaizolaren Ipar Euskalherriko Mendiak .
Maiatzaren 27an mountain bike irteera egingo dute honako ibilbidearekin: Arrasate-Tellamendi-Aramaio-Besaide-Kanpanzar-Anporreta-Arrasate. Musakolako kiroldegian elkartuko dira goizeko 9.00etan eta kaskoa eramatea beharezkoa da. Ekainaren 3an beteranoak irtengo dira txangoan eta bukatzeko, 4an, Aiba mendi martxa izango da. Ekintza honen helburua ibarreko gune ederrenak ezagutzea da, eta partaide bakoitzak kotoizko elastiko bat jasoko du oroigarri gisa. Informazio gehiago jaso nahi dutenek, www.aiba.besaide.org web gunean lor dezakete.>A.D.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |