|

irun. Irungo Gobernu Batzordeak Gobaragin-Lavanderas kalean bidegorria egiteko proiektu teknikoa onartu berri du. Hortaz gain, negoziazio prozedura bitartez lanak kontratatzeko oinarriak ere onartu dira, 53.685 euroko gehienezko aurrekontuarekin.
Bizikletentzako ibilbide berri hau Auzolan kaletik pasatzen denarekin batuko da, Irule-Hilanderas eta Arturo Campión kaleak zeharkatuz.
Miguel Angel Páez alkateordeak adierazi duenez, "helburua, azkenean, Martindozenea gaztelekua dagoen Barón de Oña parketik Soroxarta parkerainoko bidegorri zirkuitoa burutzea da, Udala hiriko eremu desberdinen arteko komunikazioa hobetzeko egiten ari den ahaleginen testuinguruan".
Gobaragin kaleko bidegorri zati berria momentuotan espaloia eta galtzadaren artean erabiltzen ez den espazioan barrena pasako da. Bizikleta bidearen zabalera 2 metrokoa izango da (espaloiarena bezalaxe) eta bidegurutzeetan zintarriak baxuagoak egingo dituzte. >x.s.
irun >La reunión sobre Fórum y Afinsa tendrá lugar el jueves
La reunión que la asociación de consumidores Acubi llevará a cabo para informar a los afectados de la presunta estafa de Fórum Filatélico y Afinsa tendrá lugar este jueves, a las 19.00 horas, en la sala de conferencias del antiguo hospital de Irun, y no mañana, como se publicó por error en esta misma página. Acubi está recopilando también los datos de los afectados para su defensa en la causa abierta por la Audiencia Nacional. Para más información, se puede acudir a la oficina de esta entidad en la calle Fueros 2, llamar al 943632194 o escribir a acubi@kontsumo.net.>x.s.
Imsersoren bidaietarako eskaera epea Irun eta Hondarribian
Urtero Imsersok antolatzen duen bidaia programarako eskaera epea irekita dago bai Hondarribian eta baita Irunen ere. Hondarribian, Bizilagunen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira eskaerak, ekainaren 15era bitarte. Irunen, aldiz, epe berean, Herritarra Atenditzeko Zerbitzuaren bulegora jo behar dute programa honetan parte hartu nahi dutenek. Iaz bidaiak egin zituztenei etxera bidaliko zaie dokumentazio guztia >x.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |