Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

XABIER AGIRRE, txalo konpainiako zuzendaria

"Obrak aurkeztu aurretik ilusioa sentitu behar da, energia gehiegi galtzen da bestela"

teresa sala enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia.Yasmina Rezaren 'Arte' antzezlan ospetsuaren eskubideak lortu ditu Txalok eta euskaraz eskainiko du. Oso luzea izan da abentura?

Arte obra ikaragarria da. Bere testuak ez dauka galerarik, hain originala da, hain ongi idatzia dago... Oso umoretsua da eta arras ulergarria. Azken urteetan mundu guztian ezagutu den antzerki-lan arrakastatsuenetarikoa izan da. Estatu Batuetan izugarrizko harrera izan zuen, baita Londres eta Paris bezalako hirietan ere. Zorteko une bati esker lortu genituen eskubideak. Yasmina Rezarekin harremanetan jarri ginenean ez zuen inongo interesik erakutsi. Gure proposamena entzun zuenean zera esan zuen, ez zuela inongo zentzurik ia ezezaguna den hizkuntza batean obra ekoiztea, ez baitzen inongo etekinik aterako. Nik eskubideak lortu nahi nituen eta Rezak Espainian duen ordezkariarengana joan nintzen. Banekien zaila zela, katalanek ez zituzten lortu eta ezta galiziarrek ere. Hala ere ez nuen etsi, eta ordezkariari esan nion Parisera joateko Yasmina Rezarekin biltzeko eta diruaz hitz egiteko. Hala egin zuen eta, ezustekoz, baiezkoarekin etorri zitzaigun. Izugarrizko sorpresa izan zen.

Ziurtatutako arrakastaz hitz egin daiteke?

Programadore guztiek obra ezagutzen dute eta izugarri gustatzen zaie. Hala, gehienek erosi digute, 40 emanaldi inguru hitzartu ditugu jada. Entseguak abuztuan hasiko dira eta estreinaldia Tolosako Leidorren burutuko da irailaren 22an.

Zein izen egongo dira lantaldean?

Oso pozik nago, primerako aktoreak dauzkagulako: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Asier Ormaza. Hirurek ezagutzen dute obra eta izugarri gustatzen zaie. Beraz, planteamendua egin nienean baiezkoa bota zuten. Gainera, bakoitzak egingo duen pertsonaia ere ongi ezagutzen dute eta hori izugarrizko abantaila da. Zuzendaria Carlos Zabala izango da; proposamena egin nionean ez zuen ezta bi minutu ere pentsatu.

Tolosakoaz gain, Donostiako Aste Nagusian 'Una visita inesperada', estreinatuko duzue.

Datorren astelehenean, hilaren 29an, hasiko ditugu entseguak Madrilen. Lehenengo emanaldia Barakaldoko antzokian egin nahi dugu udara partean, gero Santanderren emango ditugu egun batzuk eta estreinaldi ofiziala Donostian izango da, Aste Nagusian. Abuztuaren 30ean Madrilgo antzoki batean sartuko gara, astean sei egunez antzeztuko dugu eta bertan geldituko gara urtea amaitu arte.

'La ratonera'-k izan zuen arrakasta errepikatzea espero duzue?

Egia esan, ez dakit zer gertatuko den. Agatha Christierekin izan genuen lehenengo esperientzia, 1996an, La ratonera obrarekin izan zen. Ezusteko handia izan zen hura, oso arrakastatsua suertatu zelako. Komunikabideek esan dute 1.500 emanaldi eskaini ditugula an-tzezlan honekin, baina nik esango nuke 2.000 baino gehiago eman ditugula. Madrilen bi urte eta zazpi hilabete igaro ditugu antzezten, astelehena bakarrik libratuz eta astean bederatzi emanaldi eginez. Talde honetako protagonista Jaime Blanch izan zen, Klara Badiola eta Ane Gabarain lagun zituelarik. Bitartean, beste aktore-multzo batekin, Maria Luisa Merlo tartean, Espainian zehar bira egiten aritu gara.

Zer dauka Agatha Christiek berarekin errepikatzeko?

Hamar urte igaro ondoren Christierekin errepikatzea iruditu zi-tzaigun aproposena. Urte bat baino gehiago eman dugu testu egoki baten bila eta kostatu zaigu Una visita inesperada aurkitzea. Christiek ez dauzka antzezlan asko, dozena erdi bat inguru, guztiak an-tzekoak dira baina hau gustatu zi-tzaigun gehien. Gerardo Mallak hartu du zuzendaritzaren ardura eta Jaime Blanch izango da protagonista, Charo Soriano ere bertan egongo da eta baita telebistan ezagunak diren beste hainbat aktore. Txalok momentura arte izan duen egitasmo handiena da.

Ekoizpen aldetik lan gehiago suposatuko dizue honek?

Madrilen bi urte baino gehiago eman ditugunez, bertan ezagututako beste talde batzuekin lan egiteko aukera izan dugu. Oraingo honetan gu bakarrik gaude eta ekoizpenaren tamaina izugarrizkoa da. Gerardo Malla zuzendariak bere ekipo propioa ekarri du antzezlanera: eszenografoa, figurinista, jantzitegiaz eta argiaz arduratzen diren taldeak, eta abar. Honek guztiak orain artean ezagutu ez dugun beste tamaina bat suposatzen du.

Nola konpontzen zara Madrilen eta Hernanin lan egiteko?

Primeran. Bulegoak Hernanin dauzkagu eta bertan sei pertsona gaude lanean. Bertatik koordina-tzen ditugu ekoizpen ezberdinak eta baita salmentak bideratu ere. Ni Madrilgo gauzak antolatzeaz arduratzen naiz eta ia astero joaten naiz bertara. Geroz eta jende gehiago daukagu guretzat lan egiten. Hala, Madrilen badaude bertako ekoizpenak koordinatzen dituzten arduradunak. Lantaldea zabaltzen ari da, gauzak hobeto eta modu errazagoan egiteko.

Kontent egongo zara.

Bai, oso. Momentu honetan barruan sentitzen dudana izugarrizko ilusioa da. Jaime Blanchek esaten dit ia pozik nagoen, alai nagoela antzematen zaidalako. Arte eta Una visita inesperada obretan konfiantza daukat. Ikusi behar gero zer gertatzen den. Ez baditugu behar ditugun emaitzak lortzen guztia pikutara joango da, baina sentsazio hau sentitzea oso onuragarria iruditzen zait, bestela energia gehiegi alperrik galduko genuke eta horrek ez luke zentzurik izango.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
REAL SOCIEDAD
La mitad de sus partidos se han decidido en los últimos quince minutos
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldiak
LAS FRASES
"Hasieran Rezak ez zuen nahi bere obra hizkuntza ezazagun batean taularatzea"
"'Arte' antzezteko 40 emanaldi inguru hitzartu ditugu Euskal Herrian"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |