
Maider Eguesek aurkeztuko du 'Chiloé'.argazkia: etb
donostia.Chiloé , bidaiak eta kultura uztartzen dituen saioa gaur gauean itzuliko da Euskal Telebistako lehen katera. Hirugarren denboraldiak zortzi atal berri eskainiko ditu, eta honako honetan Maider Egues aurkezleak munduko hainbat uharte ezberdin bisitatuko ditu. Madeira, Aruba, Malta, Txipre eta Irlandako paisaiarik eder eta ikusgarrienak bilduko dituzte, besteak beste.
Berrikuntza garrantzitsua ekarriko du, gainera, erreportaje sortak, filmatzeko formatu berria erabili baitu. Chiloé programak HDV sistema estreinatuko du; kalitate handiko irudia eta soinua, tresneria arinarekin uztartzen dituen sistema.
Madeira izango da Maider Eguesek erakutsiko duen lehenbiziko uhartea. Portugalgo irla ederra duela 20 milioi urte inguru sortu zen, erupzio bolkanikoen ondorioz. Lurrazala altxatu egin zen eta paisaia beldurgarri eta zirraragarria eratu zen. Orografia malkartsu horrek erabat sorgintzen ditu uhartea bisitatzen duten kanpotar guztiak.
Funchal izena du hiriburuak. Portua da gunerik behekoena. Hortik abiatuta hiriak ezinbestean egiten du gora. Alde zaharrean aitonek eta egonean dauden guztiek izaten dute hitzordua egun batean bai eta hurrengoan ere bai. Karta jokoan aritu ohi dira.
Alabaina, hiriaren eguneroko taupadaz eta herritarren bizi pozaz jabetzeko bazterrik egokiena Dos Lavradores azoka da. Bestalde, ezinbestekoa da Funchalgo lorategi botanikora joatea.
Mendizaleek natura hostotsuan murgiltzeko aukera ugari dituzte. Uharteko bazterrik gordeenetara iristeko jarraitu beharreko bideak dira ubideak, bakoitzaren alboan beti baitago bidezidor bat. Uharteko goi lurretako ura hegoaldeko baratzetara, terrazetara eta laboretara banatzen dute ubideek.
Camara de Lobos arrantzaleen herrixkan ere izango dira. Herrixka liluragarria da, argazkietan ateratzen den horietakoa. Portu ñimiñoan ontziak dantzan; alde zaharrean etxe txikiak pilaturik… Bidaia amaitzear, Madeirak bere aurpegirik gozoena erakutsiko du: bertako ardoa, mundu osoan ezaguna. Maider Eguesek upategi bat bisitatuko du, eta ondoren bertako ardoak dastatzeko aukera izango du.
Datozen ataletan Chiloé saioak Aruban hondar zuridun eta urdin turkesa koloreko urez bustitako itsas bazterrak erakutsiko dituzte; Txipren berriz, mitologia grekoaren kondairak gogora ekartzeaz gain, mediterraneoko hirugarren uharterik handienean bizi duten zatiketa egoeraz ere berba egingo dute. San Patrizioren urratsei jarraituz Irlandan zehar ibiliko dira, eta ondoren, Belfasteko eguneroko bizitzan murgilduko da Maider Egues aurkezlea. Buka-tzeko, erdi aroko garaietara jausi egingo dute kazetariek Maltan direla, San Joanen Ordenako zaldunen eskutik. >n.g.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |