
Miren Azkarate Kultura sailburua eta Gonzalez de Txabarri hitzarmena sinatzerakoan, Mikel Arregi alboan dutela.argazkia: iban aguinaga
donostia. Euskadiko Filmategiak mugimenduzko irudiak digitaliza-tzeko lehen urratsa eman du. Joxe Joan Gonzalez de Txabarri ahaldun nagusiak eta Miren Azkarate Kultura sailburuak hitzarmen bat sinatu zuten atzo Donostian, Filmategiaren egoitzako ekipamendu proiektua gauzatzeko. Guztira, 500.000 euroko ekarpena egingo du Aldundiak 2007. urtera arte.
Inbertsioa, batez ere, makineria erosteko izango da. Besteak beste, 8mm, Super-8, 16 mm, 35 mm eta Super 35 mm-ko telezineak eskuratu ahal izango du Filmategiak. Uzkurtutako eta hondatutako filmentzako gailu bereziak dituzten aparatu horiekin, euskarri zaharrak jatorrizko formatuan eta abiaduran erreproduzitu ahal izango dira eta, ondoren, zaharberritzeko prest geldituko dira behar izanez gero.
Halaber, tresna profesionalez hornituko dira, besteak beste, Betacam Digital magnetoskopioaez, DVCAM Digitalaz, eta DVD eta VHS monitore eta magnetoskopioez.
Mikel Arregi Filmategiko gerentearen hitzetan, "nahitaezko inbertsioa da, ateak irekitzen baitizkio etorkizunean mugimenduzko irudien digitalizazioari ekiteko". "Gainera, dokumentu eta filmen funtsen zaintza bermatzen du diru-sarrerak", adierazi zuen. Gerenteak azpimarratu zuenez, Aldundiak egindako inbertsioarekin, "Euskadiko Filmategiak autonomia lortuko du funtzionamenduari dagokionez", ez baita kanpoko enpresen menpe geratuko, eta horrek diru eta denbora dezente aurreztea suposatuko du.
Erosiko duten makineria berria Filmategiko egungo egoitzan sartuko da, baina leku arazoak direla eta, zenbait gauza beste leku batera eraman beharko dituzte. Horregatik, Tabacalerako egoitza berrian sartzeko ordua iristen den bitartean, beste lokal bat eskuratu nahiko lukete hainbat tresna gordetzeko.
Pello Aldazabal Filmategiko arduradun nagusiak gogoratu zuenez, oraindik ez dute funtsik digitalizatu, eta azken kalkuluen arabera, 4.300.000 metro pelikula gordetzen dituzte egoitzan. "900 luzemetrai eta 700 bat laburmetrai baditugu. Film zaharrenek dute lehentasuna, hauskorrenak baitira". Gainera, Aldazabalek nabarmendu zuen gero eta negatibo gehiago iristen dela. "Jatorrizko negatiboak izatea oso garrantzitsua da, etorkizunean Filmategian bakarrik gorde ahal izango baitira", gaineratu zuen.
laborategi modernoa Gonzalez de Txabarri ahaldun nagusiak bere "poza" azaldu zuen hitzarmena sinatu ondoren. Bere esanetan, Filmategia "laborategi moderno" bihurtuko da eta Gipuzkoako beste zenbait gordailurekin sarean arituko da, esate baterako, Tolosa, Oñati, Eresbil eta Koldo Mitxelenarekin. Miren Azkarate sailburu eta Filmategiaren Fundazioko lehendakariak adierazi zuenez, geroko erronkei hobeto aurre egiteko gai izango da Filmategia.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |