Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Herri Urratsek 80.000 bisitari baino gehiago bildu zituen Senperen

lortutako dirua larrazabal eta ziburuko ikastolak eraikitzeko erabiliko da

Aintzirak urez gainezka egin zien ongietorria Euskal Herriko bazter guztietatik hurbildutako euskaltzaleei

Senpereko aintzira sei gunetan banatu zen (Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Haurren Xokoa); denetan jende asko bildu zen.argazkia: efe

cristina tapia enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

senpere. 80.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren atzo Senpereko lakura Iparraldeko ikastolen eguna ospatzera. 23. Herri Urratsek iragan urteko jendetza gainditu zuen. Eguraldi onak eta giro ederrak lagunduta, haur eta helduak, familiak eta koadrilak aintzirako inguruak bete zituzten.

Milaka euskaltzale bildu ziren Iparraldeko ikastolen aldeko ibilaldia egiteko, Aintzirarat leloa ahoan hartuta eta ikastola gehiago eraikitzeko dirua lortzeko helburu zutela. Hain zuzen, Ziburu eta Larzabalgo ikastolak finan-tzatzeko izango da dirua.

Senpereko lakura hurbildu zirenek jaia, ekintza kulturalak eguzkia eta beroa izan zituzten lagun. 10.00etan ireki zuten Senpereko aintzirako sarrera eta, bertan, antolatzaileek burututako lau kilometro inguruko zikuitoa prest zegoen.

Sei gune ezberdinetan banatu zen ibilaldia: Araba, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Zuberoa eta Haurren Xokoa. Guztietan musika, antzerkia, zirkoa eta dantza izan ziren protagonistak. Hala, gogo guztiak asetu zituzten egitaraua prestatu zuten arduradunek.

Aurtengo berrikuntza nagusienetako bat maskarada izan zen. Guztira 25 ikuskizun baino gehiago izanen ziren aukeran: Kili Kolo zirkoa, Ken 7, No Water Please, Rafa Rueda, Surfin Kaos, Leihotikan, BKBO, Mecánica Loca, Morau, Gau Bele, Urgabe edo Korsikako Canta u Populu Corsu ospetsuaren kontzertuak.

Aurreko urtean 80.000 lagun inguru bildu baziren, aurten, jende gehiago hurbildu zela zioten antolatzaileek. "Uste dugu momentu txarrak pasatzeko lagungarri izango dela diru hau eta 23. Herri Urrats hau itxaropenarena izatea espero dugu", adierazi zuen Seaskako presidente Isabelle Charrittonek.

politikarien sostengua Euskaltzale horien artean politikari asko gerturatu zen Senperera Iparraldeko ikastolen alde eguna pasa-tzera. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta bozeramaile Miren Azkaratek adierazitakoaren arabera, "euskara ofiziala ez den inguruan inon baino lan gehiago egin behar da eta gaur hemen guztiok euskararekiko azaltzen dugun atxikimendua urtean zehar azaltzea espero dut".

Bertan, Eusko Jaurlaritzako beste hainbat ordezkari izan ziren eta baita EAJ, EA, Batasuna eta Aralarreko ordezkariak ere. Josu Jon Imaz, EAJko presidenteak, festa eguna izateaz gain, "gure hizkun-tza aldarrikatzeko eguna" zela azpimarratu zuen. Bere ustez, "euskara gure nortasunaren zutabe nagusia da eta euskarak bere espazioa eta garapena behar ditu Iparraldean ere. Hemengo gizarteak eta Seaskak, batez ere, azken urte hauetan euskarak aurrera egin dezan egin duen ahalegina azpimarratzekoa da. Herri Urrats honek konpromisoaren urratsa ordezkatzen du eta gu laguntzera etorri gara".

Euskaltzaindiako presidente Andres Urrutiak ere poztasuna adierazi zuen. Hala ere, idea bat garbi utzi zuen, "Iparraldean euskararen ofizialtasuna duzue helburu baina Hegoaldean jada lortu dugun hori ez ditu arazo guztiak konpontzen. Denon artean aurrera egin behar dugu", adierazi zuen.

Edizio honetako protagonista jendetza izan zen eta honen artean Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidente Jean-Jaques Lasserre aurkitu genuen. Hala, 23 urtetan lehenengo aldiz instituzio honetako ordezkari bat Herri Urratsera gerturatu zen. "Aspalditik, Iparraldean eta Hegoaldean instituzio komun baten sorrera defendatzen ari naiz", esan zuen.

Frantziako Estatuan instituzio publikoek debekatuta dute ikastetxe pribatuei dirua ematea. Hori dela eta, Herri Urrats diru-iturririk garrantzitsuenetakoa dute Iparraldeko ikastolek. Horregatik, ekitaldiko arduradunek txosnetan eta ikastolen dendetan gauzak erostea eskatu zieten parte har-tzaileei. "Ekimenarekin zerikusirik ez duten inguruko hainbat dendari eta ostalari aberastu egiten dira", argitu zuen Herri Urratseko kamisetak saltzen zituen emakume batek.

bi ikastola berri 23 urte daramatza Seaskak (Iparraldeko ikastola guztiak biltzen dituen erakundea) Herri Urrats antolatzen. 1984an. Hegoaldeko ikastolak antolatzen zituzten festen ereduari jarraiki ospatu zuen. 5.000 bat lagun bildu ziren Senperen lehen jai hartan ikastolak laguntzeko asmoz. Baina urteak igara dira eta jaiarekin batera beharrak ere handitzen joan dira. 1969an ikastola bat eta zortzi ikasle izatetik, 24 eskola eta 2.129 ikasle izatera pasa da 2006an Seaska.

Oraingo honetan Ziburuko ikastola finantzatzeko, eta Larzabalen beste bat eraikitzeko helburua du Seaskak. Ikastola bakoitza hamabi eta hamabost urteko 250 ikaslerentzat izango du lekua. Joan den urtean bildu zen dirua Ziburuko eraikuntza lanak egiteko erabili zen eta epeak betetzen badira irailean martxan egongo da. Larzabaleko obrak, berriz, ez dira urte bukaera arte hasiko.

Baina datorren urtetan aurten bezala bisitarien markak hausten badira, eta arazo guztiak ez konpondu arren, errazagoa izango da Iparraldeko ikastolen erronka lortzea: bertan euskara gara-tzea.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
REAL SOCIEDAD
La mitad de sus partidos se han decidido en los últimos quince minutos
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
los datos
Voluntarios. Más de 1.500 voluntarios trabajaron durante el día de ayer en el lago de Senpere.
Asistentes. Entre algunos de los políticos que se acercaron a apoyar el Herri Urrats destacaron: Miren Azkarate, portavoz y Consejera de Cultura del Gobierno Vasco; Tontxu Campos, Consejero de Educación del Gobierno Vasco; Andres Urrutia, presidente de Euskaltzaindia; Josu Jon Imaz, presidente del PNV o Jean-Jaques Lasserre, presidente del Consejo General del Pirineo Atlántico.
Actividades. En total se pudo disfrutar de más de 25 actividades culturales entre las que destacaron conciertos como el de Ken Zazpi, No Water Please o una mascarada.
El dinero. El dinero que se recaude servirá para continuar con las obras de la ikastola de Ziburu y comenzar las de la de Larzabal.
Situación. Los centros privados en Francia carecen de ayudas económicas.
la cifra
80.000 Personas. Los organizadores afirman que la cifra de asistentes por lo menos iguala la del año pasado y que llegará a superarla.
evolución año a año
1969 una ikastola y ocho alumnos
1975 once ikastolas y 305 alumnos
1990 quince ikastolas y 1.000 alumnos
2000 23 ikastolas y 1.851 alumnos
2005 24 ikastolas y 2.129 alumnos
LAS FRASES
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidente Jean-Jaques Lasserrek estreinakoz hurbildu zen
1969an ikastola bat eta zortzi ikasle izatetik 2006an 24 ikastola eta 2.129 ikasle izatera pasa da Seaska
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |