Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Haur etorkinek euskara hobetuko dute 'Euskara Txanpan' ekimenaren bidez

kantu eta jolasak erabiliko dituzte zumaiako eskolaz kanpoko eskoletan

Normalizaziorako plan estrategikoak hiru helburu nagusi ditu: transmisioa, erabilera eta elikadura

Irudian, Maria eta Jose eta Herri Eskola ikastetxeetako haurrak euskara ikasten.argazkia: a.l.

ainara lozano enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zumaia. Zumaiako Udalak, bigarren urtez, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiarekin (EBPN) jarraituko du. Hala azaldu zuen Maria Eugenia Arrizabalaga alkateak atzo Forondan izan zen prentsaurrekoan. Planaren jarduera nagusia Euskara Txanpan ekimena da eta Arrizabalagaren arabera, leloak "denok batera arraun egitearen garrantzia eta euskararen garapen bidean aurrera egiteko borondatea eta bultzada" adierazi nahi du.

Plan estrategikoak hiru helburu ditu: euskararen transmisioa, erabilera eta elikadura. Horietako bakoitzean hainbat atal jasotzen dira eta ataletako bakoitzean hainbat neurri eta ekintza. Honela, euskararen transmisioaren barruan, irakaskuntza, familia eta euskalduntze alfabetatzea da oinarria. "Zumaian bermatuta daukagu euskararen transmisioa, ikastetxe guztiak D eredukoak izateak berak bermatzen digu hori, baina hutsuneak ere badira, etorkinen kasua esaterako", nabarmendu zuen alkateak. Horregatik, Alea Tita Konba egitasmoa jarri zuen martxan Udalak Lehen Hezkuntzako ume etorkinek eskolaz kanpo jolas eta kantuen bidez euskara ikas zezaten. Jarduerak arrakasta izan du eta horregatik DBHko ikasleekin proiektu bera martxan jar-tzea erabaki du Udalak. Forondan hasi berri dituzte eskolak irakasle eta gurasoen oniritziarekin.

Udazkenetik aurrera AISA egitasmoarekin etorkin helduentzako euskarazko eskolak eskainiko dituzte lehen aldiz eta merkatarientzat ere izango da beste ikastaro bat.

toponimia mapa Duela sei urte, azterketa bat egin zuten herrian eta, euskararen ezagutza maila handia bazen ere, kalean erabilera lehenago baino baxuagoa zela azaldu zuen alkateak. Horregatik, udazkenean beste azterketa bat egingo dute. Bestalde, Udalean euskararen erabilera plana garatuko da diagnostiko zehatza eginez, langileen trebakuntza beharrak aztertuz. Erabilera bermatzeko aurtengo beste pauso bat, toponimia mapa kaleratzearena izango da, herriko toponimo esanguratsuenak bilduko dira bertan.

Euskaraz Kiroltasunez jaia aurten berriro egingo dela gaineratu zuen alkateak eta euskararen elikadurari dagokionez, herriko euskara iker-tzeko beka deialdia zabalduko da udaran. Bestalde, Udalak merkataritza guneetako hizkuntza paisaia euskaratzeko laguntzak ematen jarraituko du. Euskara teknikaria kontratatu berri dute eta EBPNko teknikariarekin eta Euskararen Aholku Batzordeko kideekin arituko da lanean euskara normalizatzeko.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSGipuzkoa
ERREGEAK DATOZ!
Herriz herriko ibilbidea egingo dute gaur opariak banatuz
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |