Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Oiartzungo ume guztiek haurtzandegian tokia izango dutela ziurtatu du Udalak

alkateordeak adierazi du Zenbait gestio egiten ari direla irailean lokal berri bat zabaltzeko

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

oiartzun. Ostegun arratsaldeko Osoko Udal Batzarra jendetsua izan zen. Bere umeak datorren ikasturterako haurtzaindegian apuntatu dituzten laurogei gurasoen ordezkaritza zabala bertaratu zen.

Aurten, Oiartzunek demografian gorakada handia izan du, haurdunaldi ugari izan direlako. Gurasoak Partzuergoko haurtzaindegian izena ematera joan zirenean, guztientzat nahikoa toki ez zegoela jakin zuten. Oiartzungo Udalarengandik beraien arazoari eran-tzunik jaso ez zutelako, Osoko Udalbatzan azaltzea erabaki zuten.

Gurasoen bozeramaile batek irakurritako eskutitz baten bidez, "datorren ikasturterako eskaera egin dugun guraso guztioi plaza bat bermatzea" eskatu zuten Udaletxean bildutakoek.

Gaur egun, 126 plaza daude zero eta hiru urte bitartekoentzat, lau lokal desberdinetan banatuta. Aurten apuntatu diren berriekin, datorren ikasturtean 42 ume kanpoan geratuko lirateke.

Jagoba Larburu alkateordeak hi-tza hartu eta haur guztiek tokia izango dutela adierazi zuen: "Plazen arazoaz ohartuta, Udalak zenbait kudeaketa lan egin ditu irailean lokal berri bat irekitzeko. Ez gara gurasoekin harremanetan jarri oraindik ez dakigulako lokala non egongo den kokatuta. Baina izena eman duten haur guztiek plaza izango dutela ziurta dezakegu". Gurasoek albiste hau txalotu egin zuten.

Bizpahiru astetan Udalak jakitera emango du lokal berria zein izango den eta kanpoan geratutako haur guztiak, 42, gela berri horretan sartuko direla gaineratu zuen Larburuk. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
REAL SOCIEDAD
La mitad de sus partidos se han decidido en los últimos quince minutos
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |