Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

zesta punta eta zartzuela izango dira gaur idiazabalen

Bihar ospatuko den Gazta Egunean Prudentzio Aranburu omenduko dute

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

idiazabal. Biharko Gazta Egunaren inguruko ekitaldiak aste osoz luzatuko dira. Gaurkoa ere egun garrantzitsua da herrian.

Horrela, zesta punta zer den erakutsi eta kirol horri bultzada emateko ikastaroa eta partida antolatu dituzte. 17.00etatik 19.00etara haurrentzat ikastaroa emango dute pilotari profesionalek.

Ondoren, partida ikusteko aukera izango da. Aymar eta Etxaniz, Aritz eta Kalzakortaren aurka arituko dira. Sarrera doan izango da. Ikastaroa eta partida Jaialai Sport taldearekin batera antolatu dituzte. Taldea zesta punta indartzeko lanean ari da azken urtean.

Bestalde, Sasibil kultur elkarteak, Sotto Vocce orkestrak eta Urretxu-Zumarragako Irrintzi dantza taldeak parte hartuko dute, gaur, 22.00etan kiroldegian eskainiko den El Caserío zartzuelaren emanaldian. Guztira 80 lagunek hartuko dute parte. Zartzuela Udalak antolatutako Beste Musikak izeneko zikloan kokatu da. Zikloaren helburua, hilero, ohikoak ez diren musika generoak Idiazabalera gerturatzea da.

egitaraua Biharko ekitaldiak 10.00etatik izango dira abian. Ordu horretan zabalduko dituzte postuak artzainek. Goizean zehar gazta egiten eta ardiei ilea mozten arituko dira, era zahar eta modernoan. 11.30ean gaztak ketzen jarriko dituzte txabola batean.

13.00etan Prudentzio Aranburu artzaina omenduko dute. Segidan eguneko bi sari banatuko dira: postu dotoreenari eta jendeak aukeratutako gazta onenari.

Ostegunean ospatu zen VII. Mami Txapelketa eta irabazleek bihar jasoko dituzte sariak. Hamasei lagunek hartu zuten parte txapelketa honetan. Lehen saria Ain-tzane Berasategirentzat izango da, bigarrena Arantxa Aierberentzat eta hirugarrena Luis Goiburuk jasoko du.

Arratsaldean, Urrezko Aizkoraren kanporaketa eta Urrezko harrijasotzaileen binakako txapelketa izango dira jokoan. Goizean trikitilariak eta txistulariak eta arratsaldean txaranga ariko dira. >a.i.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSGipuzkoa
ERREGEAK DATOZ!
Herriz herriko ibilbidea egingo dute gaur opariak banatuz
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |