Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Eskoriatzako hiru musika taldeen CDa Gazte Egunean aurkeztuko dute

Ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dute, maiatzaren 13an , egun osoan zehar

Lukas Prest, Klineks eta Arianrodek, joan den neguan Udalak bultzatutako ekimenean hartu dute parte

Hernando, Regaño, Kortazar eta Etxaniz, aurkezpenean.Argazkia: A.d.

anabel dominguez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

eskoriatza.Lokaletako hotsak da Udalak herriko hiru musika taldeen kantuekin grabatu berri duen disko bildumaren izena. Lukas Prest, Klineks eta Arianrod dira lan honen protagonistak eta aurkezpen ofiziala maiatzaren 13an egingo dute. Egun berezi hau ospatzeko asmoz, musika taldeen azpibatzordeak Gazte Egun bat antolatu du eta, honen ondorioz, eskaintza ugari gerturatuko dituzte herrira. "Ekintza hauek ez daude gazteei bakarrik zuzenduta, gazte sentitzen direnak ere erakarri nahi ditugu", azpimarratu zuen Alberto Hernandok, Arianrod taldekoak.

Pasa den neguan, Eskoriatzako Gazteria sailak ekimen hau abian jarri zuen, herriko taldeak ezagu-tzera emateko, eta hiru izan ziren proiektu honetan parte hartzera animatu zirenak. "Udalak aspaldi utzi zizkien lokalak gazteei, hauek bertan musika egin zezaten", gogoratu zuen Maider Etxanizek, Gazteria saileko teknikariak. Etxanizek CD-aren grabazioaren berezitasunak aipatu zituen aurkezpen ekitaldian eta berarekin batera, Alberto Hernando, Iñaki Kortazar eta Jon Regaño, Klineks eta Lukas Prest-ekoak izan ziren.

Diskoak, guztira, hamaika abesti ditu eta hainbat musika estilo nahasten ditu: punk-rocka, hardcorea eta heavy klasikoa. Grabaketak Arrasateko Shot! estudioetan egin dituzte eta "nahiko gustora" geratu zirela adierazi zuen Kortazarrek. "Era honetako proiektuak ezagu-tzera emateko aukera ematen digute. Horrela, jendeak hor gaudela jakingo du", gaineratu zuen. Mila kopia kaleratu dira eta dagoeneko salgai daude, hiru euroko prezioarekin, herriko taberna eta gaztetxeetan.

ekitaldi ugari Gazte Egunak egitarau zabala izango du. Goizeko 11.00etan hasiko da jaia txapligu jaurtiketarekin. Eguerdiko 12.00etan, txalapartarien ekitaldia izango da Herriko plazan eta, bitartean, graffiti erakustaldiaz gozatu ahal izango dute. Ordu erdi beranduago, trikitilariek kaleak alaituko dituzte eta, jarraian, caopeira ikuskizun bat izango da. Arratsaldeko 15.00etan, bazkariaren ordua iritsiko da eta bertara joateko, sarrerak erosi ahal izango dira Inkernu eta Aldatz tabernan. Bertsolariek giroa berotu ondoren, kalejira izango da eta futbol partida. Gaueko 22.00etan CDa aurkeztuko dute eta, buka-tzeko, Naira taberna Dj-en doinuetan murgilduko da.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSGipuzkoa
ERREGEAK DATOZ!
Herriz herriko ibilbidea egingo dute gaur opariak banatuz
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |