
Donostia. "Euskararen oraina, iragana eta geroa mundura zabaltzeko" helburua oinarritzat hartuta kaleratu dute The Case of Basque: Past, Present and Future - Euskararen kasua:iragana, oraina eta etorkizuna- liburua, euskal hizkuntzaren bilakaera soziolingüistikoa aztergai duena. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak babestu, eta Maria Jose Azurmendi eta Iñaki Martinez de Luna irakesleek zuzendutako ingelesezko lan honek euskarak eta euskal hiztunek egin duten ibilbidea zabaldu nahi du nazioartean.
Liburua zortzi artikuluz osatua dago, eta izenburu berarekinInternational Journal of the Sociology of Language aldizkari espezializatuak argitaratu zuen ale monografikoaren jarraipena da.
Proiektua babestu duten erakundeetako ordezkariek Donostian aurkeztu zuten atzo The Case of Basque: Past, Present and Future. Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Patxi Baztarrika eta Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko buru Gotzon Egia, bat etorri ziren liburua zuzendu duten irakasleekin lan berri honen garrantzia azpimarratzeko garaian.
Patxi Baztarrikak ezaugarri bat nabarmendu zuen proiektu honen inguruan: "geu izatea geure berri emango dugunak". Hizkuntza Politikarako sailburuordeak azaldu zuenez, euskararen bilakaera "erreferentzia bat da munduko beste hizkuntza komunitate ba-tzuentzat". "Guk Quebecen edo Catalunyaren esperientziatik ikasi dugun moduan ikasi dute beste batzuk guregandik", gaineratu zuen.
zabala Bere ustez, atzo aurkeztu zuten lanak bi funtzio nagusi betetzen ditu: "barrura begira, bata, eta kanpora begira, bestea". "Alegia, liburua osatzeko egin den ahaleginak indarrak batu eta euskararen ibilbidearen irudia osatzen lagundu du: hizkuntzaren bizitasuna jarriz lupapean, lehen, orain eta etorkizunari begira", adierazi zuen Baztarrikak. Sailburuordearen esanetan, gainera, soziolinguistikaren "hainbat ikuspegitatik begiratzen zaio gure hizkuntzaren bilakaerari, dela historia, dela ekonomia, politika, corpus plangintza, eta abar".
Izan ere, ikuspuntu ezberdinak jorratzen ditu The Case of Basque: Past, Present and Future liburuak, zuzendarietako batek, Iñaki Martinez de Lunak, jakinarazi zuenaren arabera. Zortzi artikuluak idatzi dituztenak ere arlo ezberdinetan dira aditu. Autoreen artean daude, adibidez, euskaltzain izendatu berri duten Mikel Zalbide, Kontseiluako idazkari nagusi Xabier Mendiguren edo Bojan Brezigar, Europako hizkuntza gutxituen behatokiko arduradun ohia.
Mari Jose Azurmendik, berriz, ekimenaren jatorria azaldu zuen, . Izenburu berarekin International Journal of the Sociology of Language aldizkari espezializatuak 2005ean argitaratu zuen ale monografikoaren jarraipena da proiektu hori.
Azurmendiren hitzetan, egileen asmoa euskararen azterketa soziolinguistikoetan normalean aztertu ohi diren puntu horietaz gain, soziolinguistikoaren arloari "ekarpenak" egitea izan da. "Ideia berriak sortu nahi genituen eta neurri batean uste dut lortu dugula", adierazi zuen. >j. imaz
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |