
Julian Iantzi aurkezlea.argazkia: etb
Donostia. Datorren igandean, Euskal Telebistak BasXtrem lehiaketa jarriko du abian. Elkarbizitza eta muturreko kirolak uztartzen dituen reality an parte hartuko duten lagunak diziplina ezberdinetan arituko dira Euskal Herri osoan ezagunak diren adituen begiradapean. Julian Iantzik gidatutako du saioa igande gauero ordutegi nagusian.
Salto ikusgarri batekin emango diote hasiera BasXtrem programari. Apustua Julian Iantzi eta Jose Luis Kortaren artekoa izango da: biak paraxutean salto egiteko asmo sendoz igoko dira hegazkin arinera. Baina horretarako adore nahikorik izango al dute? Igandeko saioan ikusiko dute ikus-entzuleek bien ausardia zenbatekoa den. Izan ere, aurkezleak berak, saioan parte hartuko duten entrenatzaileek eta, jakina, lehiakideek beraiek adrenalina puri-purian sentituko dute hasiera batetik lehiaketa honetan.
Norgehiagoka zertan izango den azalduko du Julian Iantzi nafarrak lehenbiziko saioan. Horretarako platoan bilduko ditu lehiaketa bizi honetan borrokatuko diren bost taldeak: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparraldea eta Nafarroa. Talde bakoi-tzean lau lagun: bi neska eta bi mutil. Herrialdeek elkarren kontra indarrak neurtuko dituzte snowan, surfean, arraunean eta boxeoan.
BasXtrem lehiaketa irabazten duen kirolari trebeak 18.000 euro eskuratuko ditu. Baina banakako txapelaz gain, talde onena ere sarituko dute. Herrialdeen arteko ligaxkan puntu gehien lortzen duen laukoteak bidai eder bat eskuratuko du. >n.g.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |