|

zumarraga. Atzo jarri ziren salgai Urretxu eta Zumarragako Udalen antzerki egitarauko laugarren emanaldirako sarrerak.
Maiatzeko emanaldian, hilaren 5ean izango dena, Antzerkiola Imaginarioa taldeak Au revoir triunfadoreak antzezlana eskainiko du. Saioa 22.30ean hasiko da eta Zelai-Arizti aretoan izango da.
Jon Gerediaga eta Na Gomesen antzezlan hau Ander Lipus ezagunak zuzendu du eta euren buruaz beste egin nahi duten hiru poeten istorioa kontatzen du.
Aipatu bezala, sarrerak atzo jarri ziren salgai; 9 eurotan hain zuzen ere. Gaur Zelai-Arizti aretoko txarteldegia 19.30etik 20.00etara eta 22.15etik 22.45era irekiko da. Astelehenean eta asteartean, berriz, 19.30etik 20.00etara eta 22.15etik 22.45era izango dira salgai sarrerak. Antzerki saioaren egunean bertan ere eros ahal izango dira: 11.30etik 13.30era eta 22.00etik 22.30era.
Hurrengo emanaldia ekainaren 2an izango da. Egun horretan Vaiven taldeak Nasdrovia Txejov lan saritu eta arrakastatsua antzeztuko du Zelai-Ariztin. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |