|

azpeitia. Realak Sevilla taldearen aurka jokatuko du gaur Anoetako futbol zelaian, ligako 35. jardunaldian, eta Azpeitiko 30 gaztek partida hau ikusteko aukera izango dute. Modu honetan, hilero egin ohi den ekintza berezi bezala, apirilaren 30erako Anoetara irteera egitea erabaki du Zapo Txokok.
Lagun Onak Futbol Taldearen laguntzaz, 12 eta 17 urte arteko 30 gazterekin egingo dute irteera berri hau, eta parte hartu nahi dutenek zazpi euro ordaindu behar izango dute. Irteera arratsaldeko 15.30ean izango da Zapo Txoko Gaztelekuaren aurretik.
Realaren partida ikustera joateko irteera honen bitartez, apirileko hilabete bikaina bukatuko dute azpeitiar gazteek. Izan ere, Aste Santuan, Gazte Astearen baitan, 76 pertsona inguru bildu ziren bataz beste egunero antolatutako ekintzetan. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |