|

Urola Lanbide Institutua.
azpeitia. Urola Ikastola Azkoitia Azpeitia BHIn 2006-2007 ikasturterako Batxilergoko aurreinskripzio epea zabalik dago. Eskabideak eta dokumentazioak aurkezteko epea apirilaren 24ean hasi maiatzaren 5era arte egongo da zabalik, biak barne.
Hiru Batxilergo mota eskaintzen dira Urola Ikastolan: Natur eta Osasun zientziak, Giza eta Gizarte zientziak eta Batxilergo Teknologikoa.
Bestalde, erdi mailako Lanbide Heziketa zikloetarako (mekanizazioa eta arotzerien eta altzarien fabrikazio industriala) eta Goi Mailako Lanbide Heziketa zikloetarako (administrazioa eta finantzak, zurgintza eta altzarigintza produkzioa, mekanizazio bidezko produkzioa eta informatika sistemen administrazioa) sarbide zuzena duten ikasleentzako eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epealdi arrunta ekainaren 1 etik 7ra bitartean izango da.
Interesa duen edonork informazio gehiago jasotzeko, Urola Ikastolara joan edota 943 812665 (Azpeitia) eta 943 852174 (Azkoitia) telefono zenbakietara dei dezake.
musika eskola Juan de Antxieta, Azpeitiko Musika Eskolak 2006-2007 ikasturterako matrikula zabalduko du datorren asteartean, maiatzaren 2tik 31ra bitartean.
Musika Eskolak eskaintzen dituen ikastaroen artean, instrumentu tailerra eta dantza, hizkun-tza musikala eta instrumentuak, ahots eta instrumentu taldeak eta gazte zein helduentzat ikastaro bereziak daude.
Akordeoia, pianoa, gitarra klasikoa, elektrikoa eta baxua, biolina, biolontxeloa, flauta, perkusioa, bateria, eta txalaparta dira besteak beste ematen diren instrumentu espezialitateak.
Informazio gehiagorako 943 816263 telefono zenbakira deitu daiteke 10.30etik 12.30era eta 17.30etik 19.30era bitarte. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |