|

Xabier Munibeko Bertso Eskolako ikasleak, euren irakasle den Jokin Urangarekin.argazkia: x.m.
azkoitia. Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako bi Guraso Elkarte, Indarlan eta Udaberrik, XV. bertso paper lehiaketa antolatu dute herriko Udalaren laguntzarekin. Txapelketa hau bertsolaritza suspertu eta hedatzeko asmoz egina dago eta, bide batez, Ikastolako Jokin Uranga azpeitiar bertsolaria irakasle duen bertso eskolako ikasleen lanak plazaratu ahal izango dituzte.
Xabier Munibe Ikastolak antolatu duen XV. bertso paper lehiaketa hau ez dago, ordea, ikastetxe bertako ikasle edota herriko beste gazteei bakarrik zuzenduta, baizik eta sariketa zabaldu bat da. Euskal Herriko edozein ikastetxetan dabiltzan ikasleek har dezakete parte txapelketa honetan eta horretarako, nahi duenak, Azkoitiko Ikastolara bidali behar ditu lanak (Xabier Munibe, Estrada auzoa 115- P.K. 75, 20.720 Azkoitia), XV. bertso paper lehiaketarako dela adierazita.
oinarriak Txapelketan parte hartu nahi duen guztiak kontutan hartu beharreko abiaburuak eman dituzte Indarlan eta Udaberri Guraso Elkarteek. Honela, gaia librea izango da, hau da, bakoitzak nahi duenari buruz idatzi dezake, zor-tziko, hamarreko edo nahi den neurrian, baina, kasu guztietan, lau edo sei bertso izan beharko dute guztira.
Parte-hartzaileek beren lanak kartazal baten barruan bidali beharko dituzte, beti ere maiatzaren 2a baino lehen, bertsoen izenburu eta goitizenak idatziz eta barruan, berriz, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, ikastetxearen izena eta ikastetxeko maila adieraziz. Guztien artean bi maila bereiziko dira: batetik, DBHren lehenengo zikloa eta, bestetik, DBHren bigarrena.
Epaimahaia Guraso Elkarteen kideek, bi bertsolari eta irakasle batek osatuko dute, eta sarituen berri maiatzaren 19an emango dute komunikabideen bitartez eta baita pertsonalki ere. Sari banaketa maiatzaren 25an ospatuko da, arratsaldeko 15.00etan, Baztartxo aretoan egingo den bertsolari jaialdi baten barnean eta sarituek euren lanak abestuko dituzte ondoren.
Saritu guztiek Ikastolako oroigarriaz gain diru saria jasoko dute. Lehenengo sarituak ehun euro jasoko du, bigarrenak 75 euro, hirugarren sailkatuak 50 eta laugarrenak, aldiz, 30. Bestalde, Azkoitiko bertso onenari 75 euro eta oroigarria emango zaio saritzat. Antola-tzaileek adierazi dutenez, partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du soilik, baina, hala ere, sari bat bera ere ez da hutsik geldituko.
argazki sarituak Bestalde, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Indarlan eta Udaberri Guraso Elkarteek apirilaren hasieran argazki lehiaketa antolatu zuten eta gaur burutuko dute sari banaketa Torre Zuri aretoan. Honela, A kategorian bilduma onenaren saria Aitor Alberdi elgoibartarrak jasoko du, B kategorian, berriz, Jon Marijuan donostiarrak eta D mailan, Borja Gomez zestoarrak.
Alberdi eta Marijuanek 100 euroko opari txartela jasoko dute, gaur. Gomez zestoarrak, aldiz, Joseba Jatetxean bi pertsonentzako afaria lortuko dute. Sari banaketarekin batera, aurkeztutako lanen erakusketa itxiko dute Torre Zurin.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |