Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Errenteriak 4.000 litro sagardo banatu zituen festa giroan

Eguraldiak sagardo eguna jendetsua izatea lagundu zuen

Edari honen antzinako prozedura ikusteko, egurrezko tolare bat jarri zuten Foru plazan

Arratsaldean, festak Gamon Zumardian jarraitu zuen.argazkia: a.m.

aitziber muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

errenteria. Irrintzi bat. Foru plazako kiosko ondoan atzo jarri zuten mahai batean bost euroren truke edalontzi bat, koadrodun zapia (Antton Mendizabalen eskulturaren ikurrarekin) eta pintxo baterako txartelak eros zitezkeen.

Nahiz eta eguna goibel esnatu, jendea goiz atera zen kalera dultzaineroen eta trikitilarien soinuekin batera.

Foru plazan familia ugari bildu ziren eta 12.30ak aldera sagardoaren prozedura osoaren erakusketa hasi zuten. Lehenik, lurrera eroritako sagarrak saskietan bildu zituzten. Frutak gurpil birrintzaile batean sartu zituzten eta lortutako orea egurrezko tolarera eraman zuten.

Ondorioz, zizarra (sagar zuku gozoa) atera zen eta Foru enparantzan bildutakoek dastatzeko aukera izan zuten. Bitartean, postuetan pintxoak banatzen eta sagardo botilak irekitzen jarraitu zuten.

Erdiguneko kaleetako jai giroak eguraldia ere alaitu zuen, lainoek eguzkiari lekua utzi baitzioten.

Arratsaldeko 18.00etan, beste irrintzi batek sagardo banaketari hasiera eman zion Gamon Zumardian. Bertan, Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Nafarroa eta Asturiasetik etorritako 50 sagardotegien postuak zeuden. Guztira, 4.000 litro sagardo banatu zituzten.

Zumardia betetzen zuen jendea ere leku desberdinetatik zetorren. "Koadrilak biltzeko egun aproposa da Sagardo Eguna. Bartzelonan edo Madrilen dauden lagunak gaur etortzen dira Errenteriara", azaldu zuen Jon Gaztelumendik, antola-tzaileetako batek.

Antolaketan Errenteriako hamazazpi elkartek parte hartzen dute. Egin dituzten hemezortzi edizioetan sagardoak bere kultura duela erakutsi nahi izan dute; ez dela "zurruta bakarrik". "Guztiz errotuta dago jai hau herrian eta urtero jende mordoa biltzen da. Giroa izorratu dezakeen bakarra eguraldi txarra da", adierazi zuten.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |