Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

"Ahaterik ez? Bada, txirristrara!"

Ume batzuk, Cristina Eneako haur parkean jolasean.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

"N ORA eraman dituzte ahateak? Nik jaten ematen nien". Bost eta zazpi urteko Ainara eta Paulari Cristina Eneako zelaietan jolastea eta animaliekin ibiltzea gustatzen zaie. Azken asteotan, baina, sarreran dagoen haur parkean baino ezin dute jolastu.

Nesken amak eta parkean jolasean ari ziren beste haurren aita eta aiton-amonek ere ez zeukaten oso argi animaliak parkera bueltatuko zituzten edo ez lanak amaitzean.

Batzuen ustez, parkeko bide eta zelaiak konpontzea ezinbestekoa zen. Bideetan putzuak egoten zirela esan zuten eta etxetik Mundaiz ikastetxerako bidaia ere zaila egiten zutela. Hala azaldu dute Elena Mendizabal, Maria Jesus Argaña eta Asun Rodriguez egiatarrek. Egunero biltzen dira parkean, seme-alabak eta bilobak jolasean ari direla. Lehen, parkearen goiko aldetik egiten zuten bueltako bidea, umeek ahateen putzuaren inguruan merienda hartzen zuten eta, bukaeran, sarrerako haur parkera jaisten ziren. Orain bide mo-tza egin eta han pasatzen dute arratsaldea.

Obrek parkearen betiko itxura gehiegi ez aldatzea espero dute. "Ez dakigu zertan ari diren zehazki, baina luze joko dutela dirudi", komentatu zuten. Hala ere, lanak egiteko garaian, eguneroko erabiltzaileei galdetu ez izana kritikatu zuten. Izan ere, ordu batzuk han pasatzen dituztenek parkean gauza garrantzitsu bat botatzen dute faltan: komunak.

Beste guraso batzuk eszeptikoagoak ziren lanekin. "Parkea ondo zegoen lehen, ez zegoen ez putzurik ez ezer, lanak ez ziren beharrezkoak", esan zuen aita batek. Bi urteko neska txiki baten amak ere lanak hasi zirenetik jolasteko gunea lokatzez betetzen zela aipatu zuen, eta hori konpontzeko ezer ez zutela egin: "Eta zuhaitz asko ere bota dituzte, horretarako beharrik gabe".

zelaiak

"Txiki geratzen zaie"

Helduak solasean ari zirela, gazteak kolunpiotan aritzeko txandatzen ziren. Hamar urteko Olaia eta Naiarak gehiago jarri beharko zituztela uste zuten: "Txikientzako gehiago daude, baina guretzako bi bakarrik; gutxienez beste bi beharko genituzke". Bestela, tubo baten itxura duen txirristra eta goitik behera jaisteko barra dira jolas arrakastatsuenak.

Hala ere, haur parkea umeentzat dela eta, zelaiak zabalik zeudenean gazte gehiago ibiltzen zela parkean komentatu zuten gurasoek: "Helduagoei hau txiki gera-tzen zaie". Gainera, asteburuetan parkera gerturatzen diren edo astean zehar ikastetxeetako irteerekin joaten diren haur taldeek ere, obrak direla eta ezingo dutela Cristina Eneara txangorik antolatu gaineratu zuten.

Zelaietan eta parkeko bideetan, baina, segurtasun gehiago beharrezkotzat jotzen dute. Sarri, ikastetxetik bueltan, parkean trapitxeoan omen dabiltzan gazte ba-tzuk ikusten dituztela aitortu zuten.

Dena den, lanak amaitu arte itxaron beharko dutela onartu zuten, parkearen itxura aldatzea onerako izan den edo ez esateko.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
ASTELEHEN...ARTE
El diseñador Javier Machimbarrena expone en la galería Vito 021
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Egunero parkean biltzen diren gurasoek inguruetan komunak jarri beharko zituztela uste dute
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |