
Cartas al Director
Euskal Herrian Euskarazek berriz ere Oiartzungo Udalaren eta gizartearen errealitatea faltsutu du. Gezur bat ehun bider errepikatuta egi bihurtzen dela dioten Goebbelsen formulak jarraituz, EHEk euskararen zerbitzura ez dagoela erakutsi du beste behin, baizik eta planteamendu politiko alderdikoi zehatz batzuen zerbitzura.
Oiartzungo Udalak euskaraz lan egiten du, plenoak eta batzordeak euskaraz garatzen dira, zabaltzen diren dokumentuen gehiengoa euskara hutsean zabaltzen da eta kaleratzen dituen argitalpen gehienetan, euskararen gailentasun nabarmena dago.
Euskarak gizartean duen presentzia garran-tzitsua da Oiartzunen inguruko beste udalerriekin alderatuta eta logikoa da Udala errealitate horren isla izatea, eta euskararen erabilera sustatzeko politikak aurrera eramatea horrekin euskararen erabateko normaltasuna lortu ahal izateko. Ildo honetatik, logikoa eta normala den bezala, Udalaren jardueraren gehiengoa euskaraz burutzen da. Ondorioz, erabat faltsua da Oiartzungo Udalak bi hizkuntzei tratamendu paritarioa ematen diola esatea.
Dena dela, eta zorionez euskarak Oiartzunen ezarpen handia badu ere, Udalak ezin du ahaztu bere bizilagunen zati handi batek ez duela euskara ulertzen eta zenbaitek, nahiz eta hizkuntza hitz egin, zailtasunak izaten dituela euskara idatzia ulertzeko.
Gobernu talde honek ez du alde batera utziko bere betebeharretako bat: gai interesgarriak bizilagun guztiei komunikatzea eta hizkuntzari dagokionez apartheid- ik ez egitea. Biztanleria euskaldundu eta euskaraz alfabetatzeko ekimenak erraztu eta sustatzen jarraituko dugu, eta baita bere erabilera bultzatuz, baina ez gaude prest arrazoi ezberdinengatik euskarazko idatzi eta komunikazio ofizialak ulertzeko adina euskara menderatzen ez duten ehunka oiar-tzuar baztertzeko.
Bide batez, Euskal Herrian Euskaraz bere afinitateko politikariekin Udal honekin den bezain irmoa izan dadin gustatuko litzaiguke, haiek gaztelania erabili ohi baitute euren prentsaurreko eta agerraldi publikoetan Euskadin bertan nahiz kanpoan.
Jagoba Larburu
Oiartzungo Euskara zinegotzia
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |