Diario de Noticias de Gipuzkoa

Fútbol      Ciclismo      Pelota      Baloncesto      Otros

Larretxea Mindegiaren aurka lehiatuko da gaur Zumaian

azken zazpi hilabeteetanmin hartuta egon da baina urrezko aizkolaria txapelketarako osatu da

Donato Larretxea eta Miel Mindegia, lehian.Foto: chema pérez

mikel mujika enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Donato Larretxea gaur itzuliko da txapelketetara azken zazpi hilabeteetan min hartuta egon eta gero. Euskal Herriko txapelketara ez zen aurkeztu 2005eko urrian eta ordutik hona saio ofizialetan parte hartu gabe aritu da. Baina gerriko arazoak joan zaizkio eta gaur eguerdian Zumaiako Odieta pilotalekuan arituko da Donato Miel Mindegiaren aurka. ETB1 telebista kateak zuzenean eskainiko du jaialdia, 12.30etan. Urrezko Aizkolaria txapelketako azken ligaxka jokoan da. Ostiralean bertan Nazabalek Olasagastiri irabazi zion Lazkaon eta gaur bi nafar arituko dira elkarren kontra.

Odieta pilotalekuak 12.15etan irekiko ditu bere ateak. Jaialdi honetan beste bi norgehiagoka burutuko dira. 23 urtez azpiko txapelketan, Jon Rekondo eta Xabier Mindegia nafarrak neurtuko dira.

harrijasotzaileak Gainera, harrijasotzaile gazteen binakako txapelketari hasiera emango zaio Zumaian ere. Eizmendi eta Telleria II.a Lertxundi eta Astorkiren aurka arituko dira. 100 kiloko zilindro zaharra, 100 kiloko kubikoa, eta 100 kiloko bola erabiliko dituzte. Lehen bi harriekin banaka arituko dira lau harrijasotzaileak eta bolarekin txanda librean. Bi minutuko tandak izango dira eta kilorik gehien lor-tzen dituen bikoteak irabaziko du.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |