Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Elkarrizketa eta musika eskainiko du Ordiziako Elurretan bikoteak

radio euskadiren 'la jungla sonora' saioan arituko dira, gaur, 17.00etan

Kaleratu berria duten 'Elurretan canta a Kirmen Uribe' diskoko bi abesti eta aurrekoko beste bat joko dituzte

Mikel Aizpurua eta Ritxar Gómez, Elurretan izeneko musika bikotea osatzen duten lagunak.argazkia: elurretan

ane irastortza enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ordizia.La jungla sonora Radio Euskadiko saioak, gaur, 17.00etan, Elurretan bikotearen zuzeneko agerraldia eskainiko du. Mikel Aizpurua eta Ritxar Gómez musikari ordiziarrek lehenengo aldiz joko dute zuzenean Elurretan taldea sortu zutenetik.

Mikel eta Ritxar Anímese Martínez taldeko kide ziren. Mikelek azaldu duenez, "2002an taldea utzi genuen eta kantak euskaraz egiteari ekin genion. 2002ko bukaeran maketa txiki bat egin eta Beasaingo Moon Palace diskoetxean aurkeztu genuen. Gustatu eta horrela atera zen Bi disko txikia 2004ean".

Urte berean Olatu batenzain bigarren singlea argitaratu zuten.Orain arte bi single horiek eta bi disko luze kaleratu dituzte. Lehenengo disko luzea iaz atera zuten, irailean, Mara-Mara izenburuarekin.

"Bitartean, Kirmen Uriberen liburua hartu nuen esku artean. Olerkiak dira, euskaraz idatzita eta gaztelerara itzuliak. Gustatu egin zitzaizkidan eta gitarrarekin letrak lantzen hasi nintzen. Hortik sortu da Elurretan canta a Kirmen Uribe diskoa", adierazi du Mikelek.

Gazteleraz egin dute lana. "Aurrekoekin euskaraz aritu gara baina oraingoan salbuespena egin dugu, gure asmoa euskaraz jarrai-tzea bada ere". Sortutako abestiekin maketa grabatu eta Kirmen Uriberi eman zioten entzuteko. "Gustatu zitzaionez aurrera egin genuen", azpimarratu du musikariak.

Gaurko irratsaioan elkarrizketa eta musika izango dira. "Elurretan osatu genuenetik ez gara jende aurrean aritu. Hiru kanta joko ditugu: bi azken disko honetakoak eta beste bat aurrekoa".

Uriberen letretan denetik dagoela adierazi du Aizpuruak. "Adiskidetasuna, maitasuna, sentimenduak, natura... denetik dago. Nahiko intimista da eta gitarra espainiarra erabili dugu. Bi ahotsetan aritu gara". Oraingo honekin bi edizio argitaratu dituzte. Batek azal berezia du, Goretti Izuzkizak margotutakoa eta dagoeneko agortu egin da.

Diskoen salmentarekin nahiko gustura daude Aizpurua eta Gómez. "Merkatua zaila da, baina gastuak ordaintzeko adina atera-tzen dugu. Gaur egun grabaketa zuk zeuk egiteko aukera duzu eta nahiko ondo moldatu dugu. Gainera, guretzat musika zaletasuna da. Beste lan batzuk ditugu".

Gaurko estreinaldiaren ondoren, zuzeneko lana dute helburu. "Kantak etengabe sortzen ari gara eta hurrengo urtean beste disko bat izatea espero dugu, baina orain zuzeneko kontzertuak eman nahi ditugu eta hori prestatzen ari gara", azpimarratu dute.

Bikoteak web orri bat ere badu: www.elurretan.com. Diskoak erosteko, letrak lortzeko, gomendioak eman eta albisteak jarraitu edota harremanak bideratzeko balio du. Gune honetan, gainera disko bakoitzeko kanta bat jaitsi daiteke.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
CÁMARAS
Las de los autobuses de Donostia graban a infractores de tráfico
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Kantak etengabe sortzen dituzte, baina orain zuzeneko kontzertuak emateko prestatzen ari dira
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |