Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urnietak Musikalen harira ospatuko ditu inauteriak asteburuan

Bihar eguerdian kalejira eta poteoa izango dira eta arratsaldean taldeen desfilea burutuko da

Viernes, 9 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

votos |¡comenta!

Urnieta- Urnietako aurtengo inauterien gai nagusia Musikalak izatea erabaki zuen jai batzordeak, eta honen harira hainbat ekintza antolatuko dira biharko eta iganderako. Udalaren esanetan inauteriek azken urteetan indar handia hartu dute.

Izan ere, bihar eguerdian emango zaio hasiera jaiari poteoarekin eta kalejirarekin, eta, ondoren, herri bazkaria egingo da nahi duen ororentzat Poxta Zahar elkarteak antolatuta. Arratsaldean, berriz, 16.30ean, talde guztien arteko topaketa egingo da San Juan plazan eta kalejirari ere hasiera emango zaio Bosko Anitz txarangaren eskutik.

Segidan, desfilearen txanda iritsiko da eta Idiazabal kale osoa zeharkatuko da txarangak girotuta. Herriko taldeek dantzak eta koreografiak egiteko aukera izango dute.

Bestalde, Urnietako Salesiarretan Bosko Anitz aisialdi taldeak urteroko inauteri jaialdia antolatuko du 18.00etatik aurrera.

Igandean izango du jarraipena festak, izan ere, Etxeberri auzoko elkarteak txokolatada eta desfilea antolatu ditu. Halaber, batukada izango da, baita mozorro lehiaketa txiki zein nagusientzat. Ekitaldiak 17.00etatik aurrera izango dira eta eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Egapen burutuko dira, Etxeberri plazaren ordez.

TrafikoaInauterietako jaien eraginez, bihar Idiazabal kalean trafiko mozketak egingo dira 16.30etik 00.00etara.

Errepide mozketa horien ondorioz, Garayar konpainiaren autobusak herrigunean geldialdi bakarra egingo du, hain zuzen, jubilatuen egoitzako biribilgunean (Andoaineko norabidean). - A.M.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902