Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) eta Bizkaia Aretoan

EHUk unibertsitate orientaziorako azken azoka Bilbon egingo du larunbatean

2018(e)ko otsailaren 9a, ostirala - 11:18etan eguneratua

votos |¡comenta!
EHUk unibertsitate orientaziorako azken azoka Bilbon egingo du larunbatean.

EHUk unibertsitate orientaziorako azken azoka Bilbon egingo du larunbatean. (EHU)

Galería Noticia

  • EHUk unibertsitate orientaziorako azken azoka Bilbon egingo du larunbatean.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2018ko unibertsitate orientaziorako azken azoka egingo du larunbatean, otsailaren 10ean, 09:00etatik 14:00etara, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) eta Bizkaia Aretoan, Bilbon.

BILBO. EHUk jakinarazi duenez, orientaziorako azokek aukera eskaintzen diete etorkizuneko ikasleei unibertsitatearen gradu ikasketak eta unibertsitatera sartzeko prozedura gertutik ezagutzeko. Hain zuzen ere, 2018-2019 ikasturtean, EHUk 92 gradu eskainiko ditu hiru campusetan.

Horietariko hiru gradu bikoitzak dira. Nazioarteko gradu bikoitzetan bi unibertsitate titulu lortzen ditu ikasleak, bat EHUk emana, eta bestea atzerriko unibertsitate batek. Hiru gradu bikoitzen artean bat berrikuntza da: Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza datorren ikasturtean ematen hasiko da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan.

Beste bi gradu bikoitzak dira Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza eta Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza.

Beste hiru graduetan (Automobilgintzaren Ingeniaritza, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, eta Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritza) prestakuntza duala eskaintzen da. Sistema horretan ikasleek inguruko enpresetan eskuratzen dituzte hainbat gaitasun.

Unibertsitate orientaziorako azoketara interesik duen edonor hurbil daiteke, baina bereziki unibertsitate aurreko ikasleei, haien gurasoei eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduta daude. EHUko graduei buruzko informazioa aurkituko dute, eta zentro guztietako irakasleek eta Orientazio Zerbitzuko langileek arreta egin eta zalantzak argitzen lagunduko diete egin behar duten ikasketen aukeraketan, banakako zein taldeko informazio saioen bidez.

EGOITZEN BISITA

Halaber, informazioa jaso dezakete unibertsitatera sartzeko bideen, mugikortasun programen, graduondokoen, tasa nahiz beken, unibertsitateko ostatu nahiz garraioaren, kirol jardueren, unibertsitate orientazioaren eta abarren gainean. Nahi izanez gero, orientaziorako azokaren egunean bertan, Bizkaiko campuseko unibertsitate egoitzak bisitatzeko aukera izango da: larunbat honetan, Blas de Otero egoitza eta Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusia.

EHUren unibertsitate orientaziorako azokak hiru campusetan egiten dira, ondoz ondoko hiru larunbatetan. Gipuzkoako azoka urtarrilaren 27an izan zen, eta Arabakoa, otsailaren 3an. Hirugarrena eta azkena Bizkaiko campusean izango da, larunbat honetan.

EHUk urtero garatzen du Unibertsitatera Sartzeko Programa, unibertsitate aurreko ikasleek ahalik eta informazio gehien izan dezaten ikasketak hautatu aurretik. Unibertsitate orientaziorako azokak programa horren baitan daude, haren bigarren fasean, hain zuzen.

Lehen fasean, unibertsitate aurreko ikasleei interesatzen zaizkien graduei buruzko jarduera praktikoak burutu ziren, eta, programari amaiera emateko, Ate Irekien Jardunaldiak egingo dira, martxoan. Horietan parte hartzeko, otsailaren 19etik 25era bitartean eman beharko da izena, unibertsitateko webgunean: www.ehu.eus/sou/jardunaldi-irekiak

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902