Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Dosia

Karmele Jaio - 2018(e)ko otsailaren 9a, ostirala - 13:14etan eguneratua

votos |¡comenta!

Denok behar dugu maitasun, adiskidetasun, afektu dosi bat. Bestelan harriak izango ginateke. Denok behar dugu noizbehinkako besarkada batek edo begirada konplize batek ematen digun berotasun gozo hori. Batzuek dosi handiagotan, beste ba-tzuk gutxiagorekin konformatzen dira, baina gure makinak olioztatzeko balio dute ingurukoen onarpen keinuek, dudarik gabe.

Afektu dosiak aurrera egiteko makulu baliogarriak direla ez dut nik zalantzan jarriko, kantak dion bezala All you need is love, baina burura datorkidan galderetako bat da gure eguneroko jarduna zein neurritan dagoen afektua jaso nahi horrek baldintzatuta. Hau da, besteen onarpenak zein neurritaraino baldintzatzen duen gure egunerokoa eta gure askatasuna. Hemen ere mailak daude, baina esango nuke guztiok sentitzen dugula kate horren presioa mugimenduren bat egiten hasten garenean, edo gutxienez, denok egiten dugula horren balorazioa, kontziente ala inkontzienteki, ezer egin aurretik.

Eta honekin kateaturik agertzen zaidan beste galdera da txikitan maitasun eta atentzio nahikoa jaso dutenak askeagoak ote diren alor honetan. Hau da, txikitan, gure identitatearen eraikuntzarako hain erabakigarria den garaian, jasotako afektu eta berotasun mailak baldin-tzatzen duen geroko dependentzia maila hori: behin txikitan gutxieneko dosia jasotakoan, askeagoak ote garen egin nahi duguna egiteko besteen onarpenari itxaron gabe. Gure ume eta gazteen prestakuntzarekin hain obsesionaturik dagoen gizarte honetan, agian ez legoke gaizki afektuaren irakasgaia aise gainditzen dugun ala ez aztertzea.

Eta azkenik, neure buruari galdetzen diot zenbatek aukeratu duen pertsonai publikoa izatea behar duen atentzio dosi horren beharrak bultzatuta. Zenbat bihurtu diren tertuliano, politikari, sukaldari mediatiko, abeslari, idazle edo sareetako influencer besteen txaloen goseak bultzatuta.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902