Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Merkatari txikiaren bereizgarria agertuz

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkataritza txikiaren abantailaz eta garrantziaz sentsibilizatzeko kanpaina berria jarriko dute abian Urola Erdian.

Jueves, 8 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

votos |¡comenta!
Urola Erdiko Merkataritza Mahaia osatzen duten kideak kanpaina berriaren aurkezpenean.

Urola Erdiko Merkataritza Mahaia osatzen duten kideak kanpaina berriaren aurkezpenean.

Galería Noticia

  • Urola Erdiko Merkataritza Mahaia osatzen duten kideak kanpaina berriaren aurkezpenean.

Eskualdeko merkataritza txikian erosteak dituen abantailak azaldu eta merkatari-tza tradizionalak bailarako ekonomian nahiz herriguneen bizitzan duen garrantziaz sentsibilizatu. Hauek dira Urola Erdiko Merkataritza Mahaiak abian jarriko duen kanpaina berriaren helburu nagusiak.

Urola Erdiko Merkataritza Mahaia, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalek, Dendartean Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteen bilkurak, Herrixen Azkoitiko Merkatarien Elkarteak, Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Zestoan Zestoako Merkatarien Elkarteak eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak osatzen dute. Lankidetza gune honek eskualdeko merkataritza txikiaren sustapena du xede eta “egun bizi duen ziurgabetasun egoera tarteko”, eragile ezberdinen artean lankidetza proiektuak sustatu nahi ditu.

Hala, iaz Urola Erdia eskualdeko erosketa ohiturak ezagutzeko egin zen azterketa eta izandako emaitzak abiapuntu hartuta, eskualdeko merkataritza txikia sustatzeko sentsibilizazio kanpaina jarriko da abian datozen asteetan.

“Sentsibilizazio kanpainaren bitartez, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkataritza txikian erosteak dituen abantailak aurkezteaz gain, merkataritza tradizionalak eskualdeko ekonomian nahiz herriguneen bizitzan duen garrantziaz sentsibilizatu nahi da. Sentsibilizazio kanpaina ikus-entzunezkoak oinarri hartuta egingo da eta datozen egunetan eskualdeko irudiekin osatu diren hiru bideo labur aurkeztuko dira sarean, tokiko komunikabideetan nahiz eskualdeko zinema aretoetan, besteak beste. Landu diren bideoak, otsailak 14an, 16an eta 21ean aurkeztuko dira hurrenez hurren eta Azkoitia nahiz Azpeitiko zinema aretoetan ere eskainiko dira asteburuetan”, azaldu du Iraurgi Berritzeneko teknikari den Alazne Larrañagak.

Merkataritza Mahaiak prestatu dituen hiru bideoek eskualdeko merkataritza txikiaren bereizgarria azpimarratu eta era berean, bailarako merkataritza txikiak, Internet, azalera handi nahiz hiriguneetako eskaintzaren aurrean dituen indarguneak aurkeztu nahi dituzte. Bideo bakoitzak mezu zehatz bat izango du.

Lehen bideoak zabalduko duen mezua merkataritza txikia eskualdeko herritarrengandik gertu dagoela eta oro har, zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko gai dela eta Internet, azalera handiak, nahiz hiriguneetan eskaintzeko gai ez diren arreta pertsonalizatua eskaintzen duela da. Bigarrenak, eskualdeko merkataritza txikiak eskaintzen duen erosotasunari egiten dio erreferentzia eta bertatik bertara beharrak asetu eta orokorrean eskaintzen den zerbitzuak herrian erostea erosoa egiten duela argudiatzen du.

Azkenik, hirugarren bideoan merkataritza txikiak eskualdeko ekonomian nahiz herriguneen bizi-tzan duen garrantzia azpimarratu nahi da. Bideoan zehar, eskualdean merkataritza txikia indartsua izan dadin, bertan kontsumitzearen garrantzia nabarmentzen da.

Sentsibilizazio kanpaina hau zabalduta, hurrengo hilabeteetarako ekimen gehiago antolatzea aurreikusten dute arduradunek;“eskualdeko merkataritza mahaiak lankidetzan ekimen berriak abiatuko ditugu”, adierazi du Larrañagak.

Azterketaren emaitzakMerkataritza Mahaiaren lehenbiziko ekimena eskualdeko erosketa ohituren azterketa egitea izan zen. Iaz eginiko azterketak erosketa ohituren inguruko informazio ugari eskaini duela eta eskualdeko merkataritza txikiaren indargune zein ahulguneak identifikatzen lagundu duela azaldu dute arduradunek.

Ondorio nagusienak agertu dituzte Mahaiko kideek: “Egun, merkatalgune handi, hirigune nahiz Internet bidez erosketak egiteko joera indarra hartzen ari den arren, honek eskualdeko merkataritzan duen eragina oso ezberdina da produktu edota zerbitzuaren arabera. Orokorrean, eguneroko erosketari dagokionean, erosketen %75 baino gehiago herrian bertan egiten da. Arraina, haragia, ogia, urdaitegia eta frutaren kasuan portzentaia hau are handiagoa da”, diote.

Azterketan herritarrei eskualdeko merkataritza eskaintzaz galdetu zi-tzaien eta %90,01ak, herriko merkataritzak duen eskaintzarekin gustura dagoela adierazi zuen: “Bailarako herritarrek merkatari txikietan gehien baloratzen dituzten bi faktoreak dendariak bezeroarekiko duen gertutasuna eta honi eskaintzen dion tratu pertsonalizatua eta erosotasuna dira”, gaineratu dute. - Eregi

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902