Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ekainaren 22an eta 23an

Van Morrison Azkena Rock jaialdiko kartelburu izango da

Mott The Hoople, Dead Cross, Nuevo Catecismo Católico eta The Soul Jacket ere Mendizabalan izango dira

2018(e)ko otsailaren 8a, osteguna - 12:17etan eguneratua

votos |¡comenta!
Concierto de Van Morrison dentro del Festival Mil.lenni en el que presentó su último trabajo, "Born To Sing: No Plan B".

Concierto de Van Morrison dentro del Festival Mil.lenni en el que presentó su último trabajo, "Born To Sing: No Plan B". (Andreu Dalmau)

Galería Noticia

  • Concierto de Van Morrison dentro del Festival Mil.lenni en el que presentó su último trabajo, "Born To Sing: No Plan B".

Van Morrison kantari eta musikari irlandarra Gasteizko Azkena Rock Festival jaialdiko kartelburua izango da. Jaialdia ekainaren 22an eta 23an ospatuko da, Mendizabalan, eta Morrisonekin batera, antolakuntzak Mott The Hoople, Dead Cross, Nuevo Catecismo Católico eta The Soul Jacket ere iragarri ditu.

GASTEIZ. Horiei guztiei, aurretik iragarrita zeuden talde eta artistak gehitu behar zaizkie, besteak beste, Joan Jett and The Blackhearts, Gluecifer, MC50, Turbonegro, The Beasts of Bourbon, Man or Astro-Man?, The Dream Syndicate, Nebula, Lords of Altamont edo The James Taylor Quartet.

Van Morrisonek Them taldearekin hasi zuen musika ibilbidea, eta bakarka jada 30 disko baino gehiago daramatza. R&B, jazz, blues eta folk doinuekin jolasten du, eta "aparteko karisma" dauka. Sei Grammy eta Brit sari bat lortu ditu, eta Rock and Roll Hall of Fame zerrendako kidea da 1993tik.

Bestalde, Mott The Hoople R&B britainiarraren talde handienetako bat da. 1969an debutatu zuen, baina oihartzuna glam garaian lortu zuen, David Bowiek taldearentzat idatzi zuen "All The Young Dudes" abestiarekin. Ian Hunter eta Mick Ronson taldean zeuden garai hartan, eta AEBetatik bira egin zuen Queen, Kansas eta Aerosmith hasierako talde zirela.

DEAD CROSS ETA NCC

Halaber, Dave Lombardok (Slayer, Suicidal Tendencies) eta Mike Pattonek (Faith No More) duela urtebete inguru sortu zuten Dead Cross. Retox eta The Locust taldeetako kideekin batera, abiadura biziko hardcorea egiten dute. Taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten joan den udan.

Gainera, Nuevo Catecismo Católico (NCC) talde donostiarra ere Azkena Rock jaialdian izango da. Zenbait rock kritikariren arabera, La Perrera talde mitikoaren errautsetatik sorturiko banda "Europako punk rock talde onena" da, eta Mendizabalan bere 25. urteurrena ospatzen izango da.

Azkenik, The Soul Jacket talde galiziarra "Ruta 66" aldizkariaren gonbidatu gisa izango da Gasteizen. Allman Brothers, Bob Dylan, Fleetwood Mac bluesenak eta country rock musika dira eraginak.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902