Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eibarko Udalak, euskaltegia eta AEKrekin, e-berba lehiaketa antolatu du

Mundu digitalean hain ohiko diren ingelera jatorriko berbentzat euskarazko parekoak bilatu nahi dira

2018(e)ko otsailaren 6a, asteartea - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!

eibar- Eibarko Udaleko Euskara sailak lehikaeta berria jarri du abian;e-berba. Lehiaketa honen bitartez, mundu digitalean hain ohiko diren ingelera jatorriko berbentzat euskarazko pareko egokia asmatu edo topatu nahi dira. Euskara sailak adibide batzuk eman ditu;“Dagoeneko baditugu batzuk: twit/txio, hashtag/traola… “.

Parte hartu nahi duen herritarrak, www.eibar.eus webgunean aurki daitezkeen oinarrietan jasota dauden hitzetako bat edo hainbat aukeratu, eta euskarazko pareko egokia asmatu behar du. Proposamen guzti horiek euskaltegia@eibar.eus, eibar@aek.eus edo euskara@eibar.eus helbide elektronikoetara bidali beharko dira. Era berean, Juan San Martin liburutegian jarritako postontzira eraman daitezke. “Ez du zertan itzulpen zuzena edota literala izan behar, eta umorea eta originaltasuna baloratuko dira”.

Parte-hartzea guztiz irekia da eta proposamenak aurkezteko azken eguna otsailaren 25a izango dela adierazi dute. - Eregi

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902