Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzunek arlo garrantzitsuen laguntzak onartu ditu

Urmendi Haur Eskolak 700.000 euro jasoko ditu eta hamabost kirol elkarte ere diruz lagunduko dira

2018(e)ko otsailaren 4a, igandea - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!

Oiartzun- Kultura, Kirola, Gizarte-Ongizate eta Hezkuntza arloetako eragileentzako lagun-tzak onartu zituen aste honetako Oiartzungo Udalbatzarrak ahobatez.

Hezkuntza arloan, aurten ere inbertsio garrantzitsua egingo du Udalak 0-3 hezkuntzan herriko eredu propioa izaten jarraitu dezan Oiartzunek: 700.000 euro bideratuko dira Urmendi Haur Eskola publikora.

Hezkuntzako eragile den Haurtzaro ikastolarekin 2021 arte hitzarmena berritu ondoren, aurten ikasle bakoitzako 446,49 euroko laguntza ematea onartu zen.

Arraztalo elkarteak gaixo psikikoen gizarteratzean lanean jarraitzeko laguntza ere onartu zen: 53.000 euro bideratuko dizkio Udalak elkarte honi.

Kirol arloan dabiltzan herriko hamabost elkartek ere jasoko dute laguntza euren jarduna ahalbidetzeko (Girizia Mendi Taldea, Haurtzaro Atletismo Taldea,Haurtzaro Mendi Taldea, Intxixu Trail, Lartaun zikloturistak, Mikel Deuna Euskal Makil Jokoa, Muturreko Kirolak, OKE, Oiarpe, Oarsoaldea Igeriketa Elkartea, Oiartzungo Saskilagunak, OTXE, Ranger Elkartea, Tximeleta eta Txost).

MuseoakKultur arloan, berriz, Soinuenea eta Luberri Ikasgune Geologikoek euren museoak mantendu ditzaten laguntzak onartu ziren: Soinueneak 87.000 euro jasoko ditu Herri Musikaren Txokoa mantentzeko eta Luberrik, 63.763 euro geologia museorako. - A.M.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902