Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hezkuntza, ikerketa eta sormenetik

Beasaingo ikastola denei erakusteko ibilbidea proiektuaren barnean da eta motibazioa “oinarria” dela nabarmendu dute

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - 2018(e)ko otsailaren 4a, igandea - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!
Gaztetxoak klaseen arteko deskantsuan pasiloan dauden guneak aprobetxatzen dituzte elkarrekin egon, hitz egin eta irakurtzeko ere bai.

Gaztetxoak klaseen arteko deskantsuan pasiloan dauden guneak aprobetxatzen dituzte elkarrekin egon, hitz egin eta irakurtzeko ere bai.

Galería Noticia

  • Gaztetxoak klaseen arteko deskantsuan pasiloan dauden guneak aprobetxatzen dituzte elkarrekin egon, hitz egin eta irakurtzeko ere bai.

Gaurko haurrak dira biharko etorkizuna eta horren muinean dago hezkuntza. Hezkuntza on bat jaso-tzen ez duen haurrak garaia iristen denean nekez hartuko ditu beharrezko erabakiak edo izango du ausardia arazoei aurre egiteko. Pertsona guztiek, baina, ez ditugu dohain edo motibazio berdinak, eta batzuetan lan erraza izan ez arren, bide horretan lanean jarduten dabiltza Beasaingo Ikastolan. “Denei Erakusteko Ibilbidea txertatzeko ikastetxea gara gaur egun, eta hiru urteko prozesu batean sartuta gaude”, azaldu du Tere Irastortza, Beasaingo Ikastolako zuzendariak.

Hain zuzen ere, Beasaingo Ikastola Hezkuntza Sailak Curriculuma Aberasteko onartu duen erkidegoko hamar ikastetxeetako bat da. Gauzak horrela, ikastola etengabeko prestakuntza batean dago sartuta eta ildo horretatik jarraitzen diren metodologiak eta antolaketa aztertu dituzte eta orain arteko esperien-tzia “onari” esker aurrerapausoak ematen ari dira.

Nahasteko beldurrik ez“Urte asko daramatzagu hainbat ikasgai emateko ordutan bereizten. Esaterako, nahiz eta adin bera izan, ikasle guztiek ez dute musikako klase bera jasotzen. Kontuan hartu behar duguna da haurrak zein behar, zein gogo eta zein motibazio dituen, eta horri erantzuna ematea da gure ardura”, nabarmendu du zuzendariak. Horren azalpena erraza da: badaude batzuk txikitatik musikako irakasgaia jaso dutenak, eta beraz, oinarrizko ezagutza baduten horien-tzako ez da baliagarria. “Baditugu etorri berri diren ikasleak ere bai, eta horientzat agian hobea da kantatzetik hastea, hori unibertsala baita. Perkusioa ere txistua jotzea baino unibertsalagoa da eta agian ba-tzuentzat hobea da hortik hastea”. Metologia hau inplantatzen urteak daramatzate;hala nola, plastikako klaseetan haurrak nahasten. Programa honen bidez orain arte egiten zutenaren planteamendua zabaldu egiten da eta orduan, lehen txoko bidez egiten zena orain curriculuma aberasten da. “Ikastolan betidanik izan du garrantzia handia haurraren motibazioak eta hizkuntz motibazio hori indartu nahi dugu. Euskara bera ere motibazioaren eragile izatea lortu nahi da;dela kopla, jolas, edo liburu bidez”.

SortzaileBurua sormen eta ikerketa aldera bultzatu nahi dituzte ikastolan. Horrela, haurrari tresna batzuk eman eta ondoren hark garatuko ditu. Horren adibide da proiektuaren barnean ikasleak bere liburu pertsonala sortuko duela. “Ikaslearen koadernoa izango da, berea. Bertan haren interesak azaldu ditzake, margotu... sormena erabiliz motibatzen duen hori bilatu”. Ebaluazio amaiera bakoitzean ere arlo honi garrantzia handia ematen diote sormen eta ikerketa astearen bitartez.

Ikertu, ordea, ez da klase barruan bakarrik egiten. Espazioen erabilera zeinen inportantea denaz ohartuta daude, eta haren erabilera anitza egiten dute. Pasiloetan barrena, hala nola, klaseetan egindako irudiak ikusi daitezke. “Espazio guztiak dira hemen ikasteko une”, agertu du. Ordutegia ere ondo pentsatuta dute: “arratsaldeetan, batez ere, gai esperimentalagoak lantzen dituzte. Errealitatea behatzeko eta ikasteko gogoa izan behar dute”, gehitu du.

Hezkuntz Proiektuaren berrikun-tza eta kalitatea bermatzeko lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dute bertan, eta irakasleek ere jaso-tzen dituzte beharrezko formazioak. “Irakaslearekin ordu asko pasatzen dituzte ikasleek. Irakasleok talde bat gara eta gure paperaren garrantzia handia da, beharrezkoa”.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902