Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbilgo baratzak ustiatzeko izen-ematea zabalik dago

Agerreazpin dauden 60 baratzetatik bat erabili nahi duenak otsailaren 13a baino lehen aurkeztu behar du eskakizuna

A.M. - 2018(e)ko otsailaren 4a, igandea - 14:09etan eguneratua

votos |¡comenta!

Usurbil - 2012ko maiatzean eratu eta martxan jarri zuen Usurbilgo Udalak Agerreazpiko Baratze Parkea. Hango udal baratza guztiak herritarren artean esleitu ziren, eta emakidak bost urterako izenpetu ziren. Dagoeneko iraungita daude, eta, horrenbestez, Udalak berriz martxan jarri du udal baratza horiek esleitzeko prozesua. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, eta otsailaren 13an bukatuko da. Eskakizunak Usurbilgo udaletxean aurkeztu behar dira. Bete beharreko agiriak www.usurbil.eus webgunean lor daitezke.

Guztira, 60 baratza esleituko dira: 30 metro koadroko 36 partzela eta 60 metro koadroko 24 partzela. Baldintza-pleguetan xedatutakoaren arabera, baratzek erabilera pribatua izango dute.

Erabilera kanona urtero ordenan-tza fiskaletan jasotakoa izango da. Hala, 30 metro koadroko partzela ustiatzeagatik, 44,50 euro ordaindu beharko dira urtean, eta 60 metro koadrokoa erabiltzeagatik, aldiz, 89 euro. Aprobetxamenduak gehienez ere bost urtez luzatu ahal izango dira, behin betiko adjudikazioaren hurrengo egunetik kontatzen hasita. Partzelen emakida, zozketa sistemaren bitartez egingo da.

Eskaeren artean lehentasun taldea osatuko dute langabetuak, jubilatuak, pentsiodunak, gazteak (gehienez ere 25 urte), familia ugariak, emakumeak eta udal baratzetako konpostatze komunitarioko arduradunak. Lehen zozketa, lehentasun talde batean dagoenen artean izango da. Ondoren, partzelarik eslei-tzeko balego, gainontzeko eskatzaileen arteko zozketa izango da.

Erabiltzaile berriak, partzela eskuratu baino lehen, Udalak eta Ekoguneak antolatutako nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa egitera behartuta egongo dira, partzelak era egokian ustiatuko direla berma-tzeko. Ikastaroa egin ezean, partzelaren adjudikazioa galdu eta itxarote zerrendan lehenengo dagoenak ordezkatuko du.

Bestetik, behin betiko adjudikaziodunak Agerrazpiko udal baratzeen elkartearen parte izan beharko dute. Elkartean parte-hartzeari uko eginez gero, edo elkarteko betebeharrak egin ezean, partzela erabiltzeko eskubidea galtzea dakar. 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902