Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiarrek 75 zuhaitz landatuko dituzte bihar Izarraizko Atean

Udalak eta Ekoetxeak elkarlanean antolatutako egitasmoa 10.30ean hasiko da eta herritarrak parte hartzera animatzen dira

2018(e)ko otsailaren 3a, larunbata - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!
Iaz izandako zuhaitz landaketa.

Iaz izandako zuhaitz landaketa.

Galería Noticia

  • Iaz izandako zuhaitz landaketa.

azpeitia- Izarraitz Atea parkean 75 zuzhaitz landatuko dira bihar, igandea. Azpeitiko Udalak eta Ekoetxeak elkarlanean antolatu dute landaketa Zuhaitz Eguna ospatzeko eta bertan hartuko dute parte herriko ikastetxeek, Lagun Onak Mendi Bazkunak, Baigerak eta baratze parkeetako erabiltzaileek.

Hitzordua 10.30ean izango da, Esklabak eta Olatz arteko eremuan eta guztira, 75 zuhaitz landatuko direla aurreratu dute Udal ordezkariek;“Tamaina desberdineko zuhaitzak landatuko dira. Liquidambar styraciflua, ginkgo biloba eta fagus sylvatica pago tipoa izango dira zuhaitz handiak eta txikiagoen artean astigar japoniarrak landatuko dira. Zuhaitz ederrak izateaz gain, udazkenean kolorea emango diote abenidari eta herritarrak bertan parte hartzera animatzen ditugu”, esan du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Azken 2-3 urteotan 300 zuhaitzetik gora landatu ditu Udalak herriko txoko desberdinetan “Landatzeaz gain, ditugunen azterketa ere ari gara egiten. Hori dela eta, tartean zenbait zuhaitz ordezkatu ere egin behar izan ditugu ihartuta edo gaixo zeudelako”. - Eregi

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902