Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zimiterioan konponketa eta pintaketa lanak egin ditu Zizurkilgo Udalak

Antzina herriko hildakoak bertan sartzen zituzten, baina gaur egun pilotarako jolaslekua da

Sábado, 3 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

votos |¡comenta!

Zizurkil- Zimiterioan konponketa eta pintaketa lanak egin berri ditu Zizurkilgo Udalak.

San Millan elizari itsatsita dagoen Zizurkilgo altxorretako bat da zimiterioa moduan ezagutzen dena. Izenak dioen bezala, duela zenbait mende bertan sartzen zituzten herrian hildakoak baina azken hamarkadetan pilotarako jolasleku izan da, 80ko hamarkadaren amaieran frontoi handia egin arte, jolasleku nagusia gainera. “Gaur egun oraindik erabilera handia duen gunea da eta ikusten genuen ez zegoela egoera onenean, zuloak zituen, pintura erortzen ari zen, txapa ere ez zegoen egoera onenean...“, azaldu du Joxe Mari Luengo alkateak.

Hori dela eta, urtarrilaren amaieran herriko langileek gunea konpondu eta pintatu dute, “zuloak masarekin estali, txapa txukun jarri eta frontoia eta inguruko pareta pintatu dute”, azaldu du alkateak. - M.S.S.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902