Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ereintzak bihar Santa Ageda koplak abestuko ditu

Errenterian Nere Mujika, Joxe Mari Arzelus, Oinez proiektua eta Kukai dantza taldea omenduko dituzte

A.M. - 2018(e)ko otsailaren 3a, larunbata - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!

Errenteria- Aurten ere Erein-tzako abestalde herrikoiak, lehengo ohiturei jarraiki, bihar Santa Ageda bezperako koplak eskainiko ditu herriko erdiguneko kale eta tabernetan.

18.30ean, Foru plazan, Xenpelarri eskainitako eskulturaren aurrean, Nere Mujika omenduko dute Bertso Eskolako taldearekin batera. Jarraian Lekuzarrera joko dute 18.42ean. Ondoren, Santxo Enea kalean Joxe Mari Arzelusi (GB) eskainiko zaio saioa. Hurrengo ekitaldia Mikelazulon Oinezko eragile diren Joxin Arregi eta Amaia Urdanpilletari aitortuko zaie 19.10ean. Erdiko Kalea zeharkatu eta gero, Xibero izango dute kanturako 19.25ean. Aurreikusitakoa jarraiki, Onena tabernari azken agurra eskainiko dio Ereintza taldeak 19.45ean. Ohikoa den sarrera egingo dute Donosti sagardotegian 19.55ean. Zumardira itzuliz, Maite tabernan jarraituko dute 20.20an. Irrintzi tabernan 20.45ean koplak kantatu ondoren, Kontzejupean omenduko dute Kukai dantza taldea.

Biharko saioan, Ereintzako txistulariekin eta Doike taldeko soinujoleekin batera, zuzendari lanetan Xabier Vesga arituko da. Koplari lanetan Amaia Agirre bertsolaria izango da.

Aurtengo berariazko bertsoak Sabin Irastortzak, Julian Albisturrek eta Mikel Ugaldek prestatu dituzte. 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902